Aranarth, sindarinez "errege noblea" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriko eranskinetan kontatzen da. Dunadan bat da, Firiel eta Arthedaineko azken erregea izan zen Arveduiren semea. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1938. urtean jaio zen, eta Iparraldeko Dunedainen lehen kapitaina izan zen.

Historia aldatu

Aranarth oraindik gaztea zenean, Angmarreko Errege Aztiak Arnor erresuma suntsitu zuen, Fornost inbadituz. Bertako biztanle gehienek, Aranarth bera barne, Lindonera ihes egin zuten, baina Arvedui erregea, Forochelgo izotzezko badiara joan zen. Aranarthek hala eskatuta, Zirdanek, itsasontzi bat bidali zuen Arvedui erreskatatzera, baina sekula ez zen itzuli. Beranduago, itsasontzia, bertan Arvedui eta Amon Sûl eta Annuminaseko Palantirrak zeudela hondoratu zela jakin zen. Eskubidez, Aranarth, horrela, Arnorreko errege bihurtu zen.

Aranarth, orduan, Gondor, Rivendel eta Lindoneko armadekin, Angmar suntsitzera joan zen, eta, horren ondoren, errege titulurik ez hartzea erabaki zuen, bere erresuma suntsitua izan baitzen.

Aranarthen herria, Iparraldeko Mendirakoiak edo Iparraldeko Dunedainak bezala ezagutua izaten hasi zen, eta bera izan zen herri honen lehen kapitaina. Denborarekin, Arnorreko herriak, bere jatorria ahaztu zuen.

Dunedainek Arnor, Angmarreko gaizkiaren hondarretatik defendatu zuten arren, Gandalf Istaria Dol Guldurrera joan eta Sauron kanporatu zuen. Honela hasi zen Zaintzapeko Bakea bezala ezagutu zen garaia, etsaiaren erasoak, urriak, eta, euren artean oso ezberdinak izan zirenean.

Aranarthen semea, Arahael, Rivendelen jaio zen, eta, ordutik aurrera, bertan hazi eta heziak izan ziren Kapitainen seme guztiak. Gainera, guztiei, Ar(a) ("erregea" sindarinez) aurrizkidun izen bat eman zioten, eskubidez, Arnorreko erregeak izango zirela esan nahi zuena. Arahael izan zen bere aitaren oinordeko hau Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2106. urtean hil ondoren.


Aurrekoa
Lehena izan zen
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1975-2106
Ondorengoa
Arahael

Kanpo estekak aldatu