Arvedui, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Dunadan bat da, antzinako Arnor erresuma zabala izan zenaren zati txiki bat zen Arthedaineko hamabosgarren eta azken erregea, Isildurren leinutik. Bere izena sindarinezkoa da, eta "azken erregea" bezala itzultzen da.

HistoriaAldatu

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1864. urtean jaioa, Arvedui Araphanten semea da. Jaio zenean, Malbeth Igarleak, bere dinastiako azken erregea izango zela iragarri zuen, eta, bere garaian, Dunedainek oraindik, batzeko eta euren etsaiei aurre egiteko aukera bat izango zutela. Hala egin ezean, jauntza guztia galduko zuten, eta gizaki belaunaldi ugari pasako ziren euren boterea eta loria berreskuratu aurretik.

Bere aitaren oinordeko bihurtzen da Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1964an. Bere erregealdian, Iparraldeko eta Hegoaldeko Dunedainak, denbora askoren ondoren harremanetan jarri ziren, nolabaiteko botere bat, behin eta berriz, Numenorreko bizirauleen ondorengoak erasotzen ari zela ulertu baitzuten. Arvedui Firielekin ezkondu zen, bizirik iraun zuen Gondorreko Ondoher erregearen alaba bakarra, erregea bera eta bere semeak Kanpamenduko guduan hil baitziren, Aurigen aurka borrokan. Arveduik, orduan, Gondorreko koroa aldarrikatu zuen Isildur eta Elendilen oinordeko legitimo eta azken erregearen senar bezala. Gertaera hau, Arveduiren aldarrikapena bezala ezagutu zen. Gondorreko kontseilariek uko egin zioten, eta Eärnil kapitaina koroatu zuten, Anarionen leinuko ez zuzeneko oinordekoa, hala ere, Arveduiri, edozein beharren aurrean, lagunduko diola agintzen dion arren.

Beranduago, Arveduik, Angmarren erasorik gogorrenak jasaten ditu. Berari laguntzera, Gondorreko Eärnil erregearen seme zen Eärnurrek zuzendutako armada bat eta Zirdanek zuzendutako elfoen armada bat doaz. Azkenean Nazgûlen Jauna garaitzea lortu eta Angmar desagertzea lortzen duten arren, Arveduirentzat jada berandu da: Fornosten aurkako erasoaren aurrean, lehenik Ered Luin mendietara ihes egin behar izaten du, eta, ondoren, urruneko iparraldera, Forocheleko badiara. Han, negu gorri eta penagarri bat igaro ondoren, itsasontziak doaz bera etxera itzultzeko. Baina hotz krudela ez dago Arvedui askatzeko prest, eta bere itsasontzia itsaso izoztuan hondoratzen da, Arvedui, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1974an hilez. Han hondoratzen dira, baita ere, Arveduik berarekin eraman zituen Annuminas eta Amon Sûleko palantirrak. Barahirren eraztuna, bere etxeko oinordekotza, Arveduik, berme bezala eman zion Lossothtarren jaunari, eta, horrela, salbatu egiten da.

Aranarth, Arveduiren seme nagusia, Dunedainen lehen Kapitain bihurtzen da, ordutik aurrera, guztiek, Iparraldeko Mendirakoiak bezala ezagutu zituzten gizaki multzo landatar bat bihurtuak. Gondorren, erregeen leinua Eärnurrekin ere eteten da, eta, honela, iragarpenak, zoritxarrez, bete egiten dira.

EgokitzeakAldatu

Arveduiren mamua da Eraztunen Jauna online: Angmarreko itzalak izena duen onlineko rol joko jokalarianitz masiboaren istorio nagusiko "Azken erregearen patua" izeneko XIII. Liburuko girotzea, joko honen akzioa, Forochelgo badian gertatzen delarik Eraztunaren Gerraren garaian. Arveduik, edo, hobe esanda, bere mamuak, jokalariak gidatzen ditu abenturan zehar.


Aurrekoa
Araphant
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1964-1974
Ondorengoa
Azkena izan zen.

Kanpo estekakAldatu