Dol Guldur
Dol Guldur, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko toki bat da. Nigromantea, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1100. urtean ezartzen den gotorleku bat da, Baso Beltzean dagoena.
Nigromantearen iritsierak, Baso Berde Handia itzalpean biltzen du, ordutik aurrera, Baso Beltza deitua delarik.
Kontzilio Zuriak, Nigromantea, Eriadorrera itzuli den Nazgûl bat dela uste du, baina Gandalf Dol Guldurren sartzen da mozorrotuta, eta Nigromantea, itzuli den Sauron dela ikusten du.
Dol Guldur, jakintsuek erasotzen dute Eguzkiaren Hirugarren Aroko bigarren milurtekoaren amaieran, eta Sauron kanporatua da, baina gotorlekua, ez da Eraztunaren Gerra amaitu arte suntsitua izango, Zeleborn eta Galadriel buru zituzten Lothlorieneko Elfoen aldetik, nortzuk ez ziren Sauronen aurkako gerran sartu Eregion erori zenetik, aro oso ba lehenago.
Amon Lanc
aldatuBaso Berde Handia Sauronen domeinu bihurtu zenean, Baso Beltza bezala berrizendatua izateraino, honek, Amon Lancen gotorleku bat eraiki zuen, Dol Guldur. Baso Beltzaren hegomendebaldeko muturrean kokatua, Elfo Basatiek, muinoa, Amon Lanc deitzen zuten, "Muino Biluzia" esan nahi duen sindarinezko hitza, Amon izenak, plurala Emyn "muinoa", AM erroa, eta lanc "biluzia" hitzez osatua, "garbia" edo "irekia" zentzuarekin, ustezko erroa LAT. Honela deitua bere tontorrean zuhaitzik hazten ez zelako. Eguzkiaren Bigarren Aroan, Thranduilen aita zen Oropherren Elfo Basatiak, muinoa inguratzen duten lur garaietan bizi izan ziren, baina Azken Aliantzaren Gerra baino askoz lehenago, Oropherrek, Anduinetik ekialderako elfo basatien erregea zenak, gorantz eta gorantz zihoan Sauronen botereari buruzko zurrumurruengatik asaldatua, Amon Lanc inguruko bere antzinako bizilekuak utzi zituen.
Etimologia
aldatuDol Guldur "Sorginkeriaren Muinoa" esan nahi duen sindarinezko izen bat da. Izena, Dôl (burua), sarri, mendi eta muinoei ematen zaiena, Dol Guldur, Dolmed edo Mindolluin kasu NDOL erroa, eta Guldurrez osatua dago. Azken hau, Gûl (magia) eta dûr (Iluna) hitzez osatua dago, Jaun Ilunak erabil zezakeen magia motari erreferentzia eginez. Gul, ÑGOL errotik dator, eta, erro honek ezagutza, jakinduria eta tradizioa esan nahi du, eta, jatorrian, Noldorrak definitzen zituen (Quenyaz, Noldo, eta, sindarinez, Golodh), baina Gûl ere definitzen du batez ere, ezagutza sekretua izendatzeko erabiltzen zena.