Antineutroi

Neutroiaren antipartikula. Neutroiaren masa bereko baina kontrako norabideko momentu magnetikoko partikula, kargarik gabea.

Antineutroia neutroiaren antipartikula da eta n ikurra du. Bruce Corkek 1956an aurkitu zuen, antiprotoia baino urtebete geroago, Kaliforniako Bevatron (Lawrence Berkeley National Laboratory) protoi-protoi talkak egiten zituen esperimentu batean. Neutroiaren propietateetako batzuek magnitude bera dute, baina kontrako zeinua. Antineutroi batek neutroi baten masa bera du, eta karga elektriko garbirik ez, baina kontrako zenbaki barionikoa du (+1 neutroiaren kasuan, –1 antineutroiaren kasuan). Izan ere, antiquarkez osatua dago, eta neutroia, berriz, quarkez. Antineutroiak bi behe antiquark down eta goi antiquark bat du.

Antineutroi
SailkapenaAntibarioi
Elkarreraginakelkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza nuklear ahul, elkarrekintza elektromagnetiko eta grabitazio
Antipartikulaneutroi
AurkituaBruce Cork 1956
Masa inbariantea939,56542052 MeV/c²
Karga elektrikoa0 e
Espina0,5

Antineutroia elektrikoki neutroa denez, ezin da zuzenean erraz behatu. Aitzitik, materiarekin deuseztatutako produktuak, bai. Teorian, antineutroi aske batek antiprotoi bat, positroi bat eta neutroi bat desegin beharko lituzke neutroi aske baten beta desintegrazioaren antzeko prozesu batean. Zenbait proposamen teorikotan aipatzen da neutroi-antineutroi oszilazio bat egon daitekeela. Prozesu hori gerta daiteke, baina, zein prozesu fisikoren bidez gertatzen den ezezagunad a oraindik; izan ere, prozesu horren bidez, zenbaki barionikoaren kontserbazioa urratuko litzateke.[1][2][3]

Erreferentziak aldatu

  1. R. N. Mohapatra. (2009). «Neutron-Anti-Neutron Oscillation: Theory and Phenomenology» Journal of Physics G 36 (10): 104006.  doi:10.1088/0954-3899/36/10/104006. Bibcode2009JPhG...36j4006M..
  2. C. Giunti, M. Laveder. (19 de agosto de 2010). «Neutron Oscillations» Neutrino Unbound (Istituto Nazionale di Fisica Nucleare).
  3. Y. A. Kamyshkov. (16 de enero de 2002). «Neutron → Antineutron Oscillations» NNN 2002 Workshop on "Large Detectors for Proton Decay, Supernovae and Atmospheric Neutrinos and Low Energy Neutrinos from High Intensity Beams" at CERN.

Kanpo estekak aldatu