Anti (2019) Josu Martinez bilbotar zuzendariak egindako euskal film laburra da. I. Mundu Gerraren testuinguruan, Behe Nafarroako haurren frantseste prozesua kontatutzen du filmak.

Anti (film laburra)
Jatorria
Ezaugarriak

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1921eko negua. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Eskolan euskaraz mintzo diren haurrak ANTI izeneko ziri mutur batekin seinalatuak eta zigortuak dira. Zigor eta prestigio sozial eskasaren ondorioz, euskararen autogorrotoak indarra hartzen doa eta erabilera gero eta txikiagoa da[1].

  • Zuzendaria eta gidoigilea: Josu Martinez
  • Muntaketa: Maialen Sarasua Oliden
  • Soinua: Unai Jimenez, Xanti Salvador
  • Musika: Joserra Senperena
  • Argazkia: Hibai Castro Egia
  • Aktoreak: Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé, Ximun Fuchs
  • Ekoizpena: Adabaki Ekoizpenak, Gastibeltza Filmak
  • Iraupena: 18 minutu

Sariak

aldatu

Bi sari eskuratu zituen Argentinako Claypoleko Zinema Independentearen jaialdian: Epaimahaikide Gazteen Saria eta Ikusleen Saria[2].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu