Antefixa
Teilatu baten hegaletako zutikako apaingarria, teila lauen junturak estaltzen dituzten teila ganbilen lerroaren oina estaltzen duena. Tenplu klasikoen ataletako bat da
Antefixa (latinez: antefixa "aurrean jarria") apaingarri arkitektoniko mota bat da, teila-ilaren oinarrian jartzen dena. Eraikin handietan harrizkoak izan ohi dira eta eraikin txikietan zeramikazkoak. Erromatar garaian erabili ziren gehien bat hainbat eraikin eta etxeetako teilatuetan.

