Anplitude (fisika)
Fisikan, era periodiko harmonikoan aldatzen ari den magnitude fisiko baten kasuan, anplitude (latineko amplitūdō hitzetik) deritzo magnitudeak erdiko baliotik aldenduz hartzen duen elongazio edo desplazamenduaren balio maximoari.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9a/Sine_wave_amplitude_wavelength.svg/200px-Sine_wave_amplitude_wavelength.svg.png)
Kontzeptu hau era guztietako oszilazioetan ageri da, hala nola higidura harmonikoan, uhin-higiduran, uhin elektromagnetikoetan eta soinu-uhinetan.
Anplitudeak adierazten du oszilazioaren energia, baina higidura harmonikoaren kasuan, anplitudeak ez du eraginik periodoan eta maiztasunean.
Anplitudearen unitateak
aldatuAnplitudearen unitateak aztertzen ari den magnitude fisikoarenak dira:
- Uhin mekanikoen edo bibrazioen kasuan, anplitudea desplazamenduarena da; hortaz, luzera-unitateak ditu, eta metrotan ( ) neurtzen da.
- Soinu-uhin batean, anplitudea gainpresio atmosferikoari dagokio da; beraz, soinu-uhin baten anplituderako unitateak pascal ( ), milibar () edo beste edozein presio-unitate izan daitezke.
- Korronte alternoan, voltetan ( ) edo amperetan ( ) neurtutako batez besteko anplitude koadratikoa erabili ohi da, aztertzen ari den korronte horren magnitudearen arabera.
- Uhin elektromagnetiko batean, anplitudea intentsitate erradiatzailearen erro karratuarekin lotuta dago, eta uhin horren eremu elektrikoari dagokio.
- Argi-uhinetan, intentsitate erradiatzaileaz gain, argi-intentsitatea ere inportatzen da, eta hori kandela ( ) unitatetan neurtzen da.