Anorien ("Eguzkiaren Lurraldea" sindarinez), Tolkienen legendariumeko fikziozko toki bat da. Ered Nimraisetik iparraldera eta Anduin ibaiaren mendebaldean zegoen Gondorreko eskualde bat da. Iparraldean eta mendebaldean, Rohanekin, Meringeko Korrontea eta Onodlo ibaiarekin muga egiten du.

Anorienen, gerra garaian pizten ziren zenbait sutzar zeuden, mendien tontorrean, baita Druadaneko Basoa ere, Gizaki Basatien bizilekua. Anorienetik igaro ziren Gandalf eta Pippin, zaldiz, bizkor, Minas Tiritherantz, eta Anorienetik igaro zen Rohirrimen armada, Gondorri, Pelennorreko Zelaietako guduan laguntzeko.