Annika Sörenstam
Annika Sörenstam (Upplands-Bro, Suedia, 1970eko urriaren 9a) suediar golflaria da. 2006ko otsailaren 21a eta 2007ko apirilaren 22a bitartean Emakumezkoen Munduko Golf Sailkapeneko lehen postuan sailkatuta egon zen.[1] Historiako golflari onenetakotzat jotzen da Sörenstam, eta guztira 72 sari irabazi zituen LPGA zirkuituan, eta zortzi sari Urteko Jokalariarentzat. [2]
Annika Sörenstam | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1970eko Urriaren 9a (52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mike McGee (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arizonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria eta arkitektoa |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
annikasorenstam.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia Aldatu
Golf jokalaria Aldatu
Sörenstam 12 urterekin hasi zen golfean jokatzen, eta Suediako selekzio nazionaleko kide izan zen 1987tik 1992ra. Arizonako Unibertsitatean parte hartu zuen, non National College Athletic Association titulua lortu zuen 1991n eta All-America ohoreak irabazi zituen 1991 eta 1992an. Sörenstamek 1992an afizionatu mailako munduko txapelketa irabazi zuen, AEBetako emakumezkoen afizionatu mailako txapelketan bigarren amaitu zuen, eta afizionatuen artean bigarren puntuaziorik baxuena lortu zuen AEBetako Emakumezkoen Irekian. 1995ean LPGA birako bere lehen garaipena argitaratu zuen AEBetako Emakumeen Irekian eta Urteko Jokalariaren ohoreak lortzen jarraitu zuen, hurrengo 10 urteetan zazpi aldiz errepikatuko zuen balentria. 1998an Sörenstam LPGAren birako lehen jokalaria izan zen denboraldia 70 (69,99) baino puntuazio txikiagoko batez bestekoarekin amaitzen.[2]
Erretiroa Aldatu
2008an erretiroa hartuta amaitutzat aritu zen ibilbide profesionalean. Grand Slameko hamar titulu irabazi ostean, 51 urte zituela, 2022ko ekainean lehiatu zen berriro emakumezkoen Estatu Batuetako Irekian.[3] 2020an Nazioarteko Golf Federazioko (IGF) presidente hautatu zuten.[4]
Golfean jokatzeari utzi geroztik enpresaburua izan da. Golf zelaiak diseinatzen ditu, Floridan akademia bat du, bere arropa lerro propioa du, perfume bat eta bere ardo lerro propioa.[5]
Irudi galeria Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «ANNIKA SÖRENSTAM» www.golfsitges.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «Annika Sorenstam | Biography, Titles, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- ↑ La golfista Annika Sörenstam disputará su primer Abierto de EEUU en 14 años. France24.
- ↑ «Annika Sörenstam, nueva presidenta de la Federación Internacional de Golf» www.equipamientosdeportivos.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «annika sörenstam» ¿Qué fue de? (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).