Ann Baynard

Anne Baynard» orritik birbideratua)

Ann Baynard (batzuetan Anne idatzita) ( Preston, Lanchashire, Ingalaterran jaio zen 1672an eta 1697ko ekainaren 12an hil zen Barnes,Surreyn) naturaren filosofo britaniarra izan zen eta baita debozioaren eredua[1]. Ateoak eta kristauak ez zirenekin eztabaidatzen ibili zen etengabe. Beranduago, bere gorazarrean zehar, Prude agurgarriak esan zuen  20 urteko emakume honen ezagutza filosofikoa  “bizardun gizonezko filosofo zahar”[2] baten berdina zela.

Ann Baynard
Bizitza
JaiotzaPreston, 1672
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaBarnes (Londres)1697ko ekainaren 12a (24/25 urte)
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria
KidetzaRoyal College of Physicians (en) Itzuli


Bizitza aldatu

Bere klaseko neska gazte gehienak bezala, Ann Baynarden tutorea bere aita izan zen, [3][4] Edward Baynard (1641-1717). Edward fisikoa eta poeta pseudonimoa izan zen eta Londreseko Fisikarien Errege Eskolako kidea, zientzian, matematiketan, filosofian, hizkuntza klasikoetan eta literaturan[5]. Ann Baynarden  hezkuntzaren parte izan ziren hizkuntza klasikoak, filosofia, zientzia eta matematikak bizimodu akademiko baterako prestatuz. Bere garaian debozioa eta bertutearen eredutzat hartua zenez, bere inteligentzia teologia protestantearen adierazpena izatera bideratu zuen. Ikaspen sekularra mespretxatu zuen bere buruaren onurako. Nahiz eta latinez eta ingelesez zenbait testu idatzi zituen, guztiak galdu dira.

Baynardek adierazi zuen ikaspen sekularrak ez zuela balorerik ez baldin bazegoen Jainkoa ezagutzera biderauta. Eliztiar arduratsua zen, ez zion inoiz eguneroko zerbitzuetara joateari utzi gaixotasunen batek galarazten ez bazion eta bere denboraren tarte handi bat bakarkako meditazioan eta bestelako ariketa gupidatsuei  eskaintzen zien. Txiroeekin eskuzabala zen,  bere irabazien proportzio finko bat karitaterako gordetzen zuen. Baynard-ek aktiboki parte hartu zuen beste batzuk  bizimodu erlijiosoa eraman zezaten konbetzitzeko saiakeran. Gazte guztiei filosofía ikasteko gonbita luzatzen zien eta, batez ere, Biblia irakurtzeko.

Bere epitafioaren irakurketa[6]:

« Hemen dago dontzeila zoriontsu bat, askotan esate  zuena,

Gizonak hiltzen diren arte ez direla zoriontsuak;
Bizitzaren negozioa tuntuna egitearena besterik ez da,
Ez duela erlaziorik arima salbatzearekin,
Eguzkiaren azpian dagoen transakzio guztiagatik,
Ezer egiten ari da, hori egitea ez bada
Jakinduria eta ezagutza guztia azkeneko honetan bizi da”

Anne Baynard obiit June 12. An. ætat. suæ 25. Christi 1697.
O mortales! quotusquisque vestrum cogitet ex hoc momento pendet æternitas.
»

Zita aldatu

« Gustatuko litzaidake gazte guztiak naturaren liburu handia irakurtzera bultzatuak izatea unibertsoaren antolakuntzan eta gauza ororen produkzioan Sortzailearen jakinduria eta boterea ikusi ahal izateko »

—Anne Baynard, 1697


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Baynard, Ann (1672/3–1697), exemplar of godly life | Oxford Dictionary of National Biography» www.oxforddnb.com  doi:10.1093/ref:odnb/1770. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  2. (Ingelesez) The Lady's Monthly Museum, Or Polite Repository of Amusement and Instruction: Being an Assemblage of Whatever Can Tend to Please the Fancy, Interest the Mind, Or Exalt the Character of the British Fair. Verner & Hood 1801 (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  3. (Ingelesez) Murray, Lindley. (1859). The power of religion on the mind: in retirement, affliction, and at the approach of death; exemplified in the testimonies and experience of persons distinguished by their greatness, learning, or virtue. Printed by order of the trustees of the residuary estate of Lindley Murray, M. Day's press (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  4. 1745-1826., Murray, Lindley,. (1859). The power of religion on the mind, in retirement, affliction, and at the approach of death : exemplified in the testimonies and experience of persons distinguished by their greatness, learning, or virtue. Printed by order of the trustees of the residuary estate of Lindley Murray, S.S. & W. Wood PMC 793583828. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  5. Redford, Catherine. (2014-10). «Ann R. Hawkins(ed.),Romantic Women Writers Reviewed, Vols 1–3 (London: Pickering and Chatto, 2011), pp. 1280. £275.00 / $495 hardback. 9781851964819.Ann R. Hawkins(ed.),Romantic Women Writers Reviewed, Vols 4–6 (London: Pickering and Chatto, 2012), pp. 1312. £275.00 / $495 hardback. 9781851964826.» Romanticism 20 (3): 345–346.  doi:10.3366/rom.2014.0202. ISSN 1354-991X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  6. Lysons, Daniel. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).