Anglo-Persian Oil Company

Anglo-Persian Oil Company (APOC) Britainiar enpresa izan zen, 1909an sortua, Masjed Soleimanen (Persia, gaur egungo Iran) petrolio eremu handia aurkitu ondoren. Erresuma Batuko gobernuak konpainiaren %51 erosi zuen 1914an, eta gero eta akzio gehiago kontrolatu zituen, konpainia nazionalizatuz[1]. Iranen petrolioa ustiatu zuen lehen enpresa izan zen. 1935ean APOCek izena aldatu zuen, Anglo-Iranian Oil Company (AIOC) izen berrira, Reza Shahk formalki eskatu zuenean Persiaren ordez Iran izena erabiltzea herrialdeari buruz hitz egiterakoan.

Anglo-Persian Oil Company
Datuak
Motanegozioa, oil company (en) Itzuli eta konpainia
Jarduera sektoreapetrolioaren industria, extraction of petroleum (en) Itzuli eta extraction of crude petroleum and natural gas (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formakonpainia
Zeren jabe
Historia
Sorrera1909
OndorengoakBritish Petroleum
Desagerpena1955

1954ean "British Petroleum Company" izena hartu zuen, gaur egungo BPren ernamuina izango zena. Mohammad Mosaddeghen gobernuak konpainiaren azpiegitura nazionalizatu zuen, eta enpresa berriari National Iranian Oil Company izena eman zion.

Erreferentziak aldatu

  1. Kuiken, Jonathan. (2014). «Caught in Transition: Britain's Oil Policy in the Face of Impending Crisis, 1967-1973» Historical Social Research / Historische Sozialforschung 39 (4 (150)): 272–290. ISSN 0172-6404. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak aldatu