Anfipoliseko hilobia, Kastako hilobia izenez ere ezaguna, Mazedoniako antzinako hilobi bat da, eta 2012an aurkitu zuten Anfipolisen (Mazedonia Erdialdea, Grezia iparraldean). Hilobia Grezian aurkitutako hilobi-monumenturik handiena da, Verginako tumulu handia baino are handiagoa, non Mazedoniako Filipo II.a Alexandro Handiaren aitaren gorpuzkiak dauden. Kastako konplexuak tumulu bat du, hiru metro garai duen harrizko harresi batez inguratuta; 500 metro inguruko zirkunferentzia egiten du eta 30 metro garai duena. Arkeologia lanek hilobi bat aurkitu dute, IV. mendearen amaieran datatua. Aurretik bi esfingek zaindutako sarrera bat zuen eta bigarren ganbera bat, bertara bi kariatidez apaindutako sarrera batetik sartzen da, non Persefoneren bahiketa irudikatzen duen mosaiko bat aurkitu zen. Bestalde, arkeologia taldearen arabera, Anfipoliseko lehoiak, XX. mendearen hasieran aurkitutako eskultura monumentalak, tumuluaren goialdea koroatzen omen zuen. Bere handitasuna zela eta, Alexandro Handiaren hilobia izan zitekeela pentsatu zen[1]. Hala ere, azkenik, 2015eko irailean, indusketaz arduratzen zen arkeologo-taldeak, Katerina Peristeri buru zuela, iragarri zuen, bere azterlanen emaitzen arabera, hilobi-monumentua Alexandro Handiaren aginduz eraikia izango zela, bere kide Hefestiori omenaldi gisa[2], eta Rodasko Dinokratesek, Alexandro Handiaren arkitekto nagusiak, eraikiko zuela.

Anfipoliseko hilobia
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Macedonia and Thrace
Eskualdea Erdialdeko Mazedonia
Prefecture of GreeceSerres (unitate erregionala)
UdalerriaAmphipolis Municipality
Koordenatuak40°50′22″N 23°51′46″E / 40.8394°N 23.8628°E / 40.8394; 23.8628
Map
Anfipoliseko tumulua antzineko akropolitik begiratuta, hego-mendebaldetik

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «En el interior de la tumba de Anfípolis» historia.nationalgeographic.com.es 2014-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  2. (Ingelesez) «Hephaestion's Monogram Found at Amphipolis Tomb» GreekReporter.com 2015-09-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).

Kanpo estekak aldatu