Andresito Gasteizko San Frantzisko komentu zaharrak orain okupatzen duten eraikinei lotutako mamu baten izena da[1]. Eraikin horien gainean daude gaur egun Ogasunaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren bulegoak. Hainbat poliziek esan dute 10 urteko ume baten itxura duen mamua ikusi dutela bertan[2].

Eraikinaren historia

aldatu
 
San Frantsizko komentua, jada kuartel bilakatuta, 1900 inguruan.

San Frantzisko komentua Gasteizko antzinako eraikina zen, Gasteizko harresiaren kanpoan 7.000 metro karratu okupatzen zuena[3]. Tradizioak dio 1214an sortu zela[4], baina lehenengo datuak 1236koak dira[5]. Bere tamainarik handiena XVIII. mendean iritsi zen[6]. XIX. mendean komentuaren gainbehera etorri zen, batez ere gerren ondorioz. Iberiar Penintsulako Gerran militarrek okupatu zuten, eta berriro ere 1833an Lehen Karlistaldian, ondasunen galerarekin[6].

1845ean estatuaren eskuetara pasa zen, eta kuartel gisa erabiltzen hasi ziren. 1927an udalaren eskuetara pasa zen, eta alkateak eraikina desegitea proposatu zuen. 1930ean eraitsi zen, bi eraikin berri egiteko proposamenarekin[6]. Beranduago bertan eraiki ziren administrazioari lotutako hainbat eraikin, tartean Espainiako Polizia Nazionalaren bulegoa eta Ogasunarena[1].

Fenomenoa

aldatu
 
Andresito mamua, Adimen Artifizialarekin sortutako irudia.

Eraikina eraitsi eta gutxira, mamu baten inguruko kondairak hedatzen hasi ziren Gasteiztik, eta gehiago hedatu ziren 1990ko hamarkadan, eraikin berriak egiten hasi zirenean.[1] 1994ean gauez eraikina zaintzen ari zen langile batek ume bat eta aiton bat ikusi zituen, eskutik helduta, eta poliziaren laguntza eskatzera joan zen, baina etorri zirenerako ez zegoen inor ere ez bertan, eta mamuaren istorioa are eta gehiago hedatu zen[2]. Garai horretan ere Andresito izena jarri zioten mamuari[1].

Langileek beldurra zuten gauean bertan egoteko, eta segurtasuneko arduradun bat jarri zuten, gela guztiak giltzaz ixteko, goizetan euren paperak nahastuta ikusten zituztela esaten baitzuten[7].

Mamu baten historia argitaratzen lehena Prudencio Muguruza izan zen[2]. Inguruko etxeetakoek ere diote ikusi dutela leihoen artean, baita arropaz aldatzen dela ere[7]. Beranduago Fernando Jiménez del Osok edo Iker Jiménezek ere ikertu dute fenomenoa[8].

Herri-kulturan

aldatu

Behin hortik gertu zegoen Amaya okindegian mamua meza laguntzailez jantzita agertu zela zabaldu zen, eta horregatik bertan Andresitos izeneko pastela saltzen zuen[7].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Gaztelaniaz) EL FANTASMA DE ANDRESITO DE VITORIA-GASTEIZ – HISTORIAS DE VITORIA-GASTEIZ. 2017-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Un fantasma en comisaría» ELMUNDO 2016-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  3. (Gaztelaniaz) CONVENTO DE SAN FRANCISCO DE VITORIA-GASTEIZ (DESAPARECIDO) – HISTORIAS DE VITORIA-GASTEIZ. 2016-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  4. (Gaztelaniaz) Munain, Gorka López de. (2018-03-17). «El convento de San Francisco de Vitoria en el siglo XIII» Álava Medieval / Erdi Aroko Araba (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  5. García Fernández, Ernesto. (1996). «Dominicanos y franciscanos en el País Vasco (siglos XIII-XV)» VI Semana de Estudios Medievales: Nájera, 31 de julio al 4 de agosto de 1995, 1996, ISBN 84-89362-11-4, págs. 213-234 (Instituto de Estudios Riojanos): 213–234. ISBN 978-84-89362-11-6. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  6. a b c (Gaztelaniaz) Deporte, Ministerio de Cultura y. (2008). «Biblioteca Virtual de Patrimonio Bibliográfico» bvpb.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  7. a b c «El hogar del niño fantasma – JulioCorral.Net» web.archive.org 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  8. Cuarto Milenio: El caso del niño fantasma ANDRESITO. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).

Kanpo estekak

aldatu