Ander Lamaisón

ikertzailea

Ander Lamaisón Vidarte (Lizarra, 1992) Masaryk Unibertsitateko nafar matematikaria da.

Ander Lamaisón
Bizitza
JaiotzaLizarra, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Diziplinarteko Prestakuntza Zentroa : matematika
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Masaryk University (en) Itzuli doktoretza
Hezkuntza-mailadoktoretza
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Masaryk University (en) Itzuli

Ander Lizarran jaio zen, 1992. IES Terra Lizarran ikasi zuen, eta 2010ean, Matematika Olinpiadako fase nazionala irabazi eta Nazioarteko Matematika Olinpiadan parte hartu zuen hirugarren nafarra izan zen. Julio Lafuente Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak harrera egin zion. 2011n, Iruñean Espainiako Matematika Olinpiada antolatu zenean, Anderrek hartu zituen parte hartzaileak.[1]

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoako Goi Mailako Diziplinarteko Prestakuntza Zentroan matematika ikasi.[2] 2012an, urrea irabazi zuen Unibertsitateko Ikasleentzako Matematikako Olinpiadan, Bulgarian.[3]

Anderrek, Matthew Bowen eta Alp Müyesserrekin batera, grafiko bat margotzeko behar den kolore kopuru txikiena finitua dela erakutsi zuen. 2022an, Erdős-Faber-Lovász aieruarekin lotutako arazo bat konpontzen saiatu zen.

Sariak aldatu

Urteko Izarrak izendapena (2013)[4]

Gazte Saria (2010)[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) ESTELLA, M. M. E.. (2011-03-26). «Ander Lamaisón ejerció de anfitrión con los jóvenes de la olimpiada matemática» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  2. (Gaztelaniaz) lainformacion.com. (2012-09-19). «Estudiante de UPC, medalla de oro en la Olimpiada de Matemáticas en Bulgaria» La Información (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  3. (Gaztelaniaz) «Un estudiante español, medalla de oro en la Olimpiada de Matemáticas» www.antena3.com 2012-09-19 (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  4. (Gaztelaniaz) Estella, m martínez de eulate. (2013-12-22). «Un 'Estellés del año' que quiere pasear la ciudad por el mundo» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  5. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2010-11-30). «El presidente del Gobierno de Navarra entrega los Galardones de la Juventud 2010» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).

Kanpo estekak aldatu