Anboto da Bizkaia aldeko mendi baten izena, oso itxura berezi duena, ikuslekutik alderatuz, asko aldatzen dena. Anboto mendian euskal mitologiaren elezahar asko biltzen dira, eta Anbotoko Mariren egoitza da. Anbotoko geografiaz gehiago jakitzeko.

Anboto mendiko ikuspegia
Sakontzeko, irakurri: «Anboto»
Anboto "Mari bertan dagoela"

Anboto magaleko leize eta harpeak gizakien babeslekua izan dira aurrehistorian, baina baita garai gertuagoetan ere, esate baterako, sorginen eta Durangoko herexen kontrako jazarketetan, XV.en mendean. Leize hauek izan ziren jendearen babesa Inkizizio zein Gaztelako Erregearen zerbitzarien aurrean.

Aipagarria da, era berean, eskualdean daude santutegi eta basaeliza kristau pila. Urkiolako San Antonioko santutegitik hasita, San Barbara, Kristo-andako, San Kristobal, Santa Polonia, San Migel arrazolakoa. eta baita ere Ipisteko harriko hilarria, Artolatx gotorlekuaren hondakinak, eta bereziki Anbotoko Damaren leizea.

Gauza guzti hauek eta gehiagok ere anbotoko inguruari kutsu mitologiko eta misteriotsua ematen diote, ez bakarrik mendiaren itzalpeko herri eta ibarretan, baizik eta askoz urrutiago ere.

Haitz karetsu handi eta soil honen eta bertako Mariren ezaguera Arabako lurretara zein Gipuzkoako kostalderaino heltzen da.

Elezaharrak eta sinismenak aldatu

 
"Leiho" naturala Anbotoko Damaren harpearen barnean
  • Bertako jendeak uste du Anbotoko Mari, Anbotoko Dama izenarekin ere ezagututa, zazpi urte ematen dituela mendian, eta beste zazpi Anbototik kanpo.
  • Anbotoko tontorrean batzuetan jartzen den laino mehe eta luzea agertzerakoan, jendeak dio Mari bertan dagoela bere labean ogia erretzen.

Bibliografia aldatu

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea,Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.

Kanpo estekak aldatu