Ananga Ranga

Ananga Ranga (अनंगरंग, Maitasunaren etapak) edo Kamaledhiplava (कमलेधिप्लव, Itsasontzia maitasunaren itsasoan) Indian XV.-XVI.mendean idatzitako sexualitateari buruzko liburu ospetsu baten izenburua da. Egilea Kalyanamalla izan zen eta bere lana 1451tik 1526ra Delhin gobernatu zuen Lodi dinastiako Lad Khani eskaini zion. Liburu hau askotan Kama Sutrarekin lotu egin izan da nahiz eta edukieraz eta garaiaz inongo loturarik ez izan.

Ananga Ranga
Jatorria
EgileaKalyanamalla
Ezaugarriak
Genero artistikoasex manual (en) Itzuli
Hizkuntzahindia

Sir Richard Francis Burtonek 1885an ingelesera itzuli zuen. Burton hil ondoren bere emazteak, Isabel Burton, testua erre egin zuen.

Liburuaren helburua bikoteen harremana iraun araztea da. Kalyanamallak azaldu zuen nola maitasuna bukatzen dela eta, horren aurrean, prozesu hori ekiditeko, sexua tresna baliotsua dela. Helburu horrekin gizonari aholkuak ematen dizkio bai jarrera sexualen aldetik baita ere emakumeei nola tratatu behar zaien erakusteko. Egilearen arabera, gizonak metodo hauek ondo erabiltzen baditu izango litzateke hogeita hamabi emakume desberdinak izango balitu bezala.[1] Modu batez liburu hau adulterioaren aurkakoa da.

Liburuaren edukiakAldatu

Richard Burtonek eginiko itzulpenaren arabera kapitulu hauek bereizten dira:

  • 1. kapitulua: Emakumezko lau moteei buruzko iritziak.
  • 2. kapitulua: Emakumezkoen pasioari buruzkoa, haren zonalde sentsibleak.
  • 3. kapitulua: Gizonezko eta emakumezkoen mota desberdinei buruzkoa
  • 4. kapitulua: Emakumearen ezaugarrien, kualitateen, tenperamentuen deskribapen orokorra.
  • 5. kapitulua: Lurralde desberdinetako emakumeen ezaugarriak
  • 6. kapitulua: Aholku orokorrak: orgasmoa azkartzeko aholkuak, haurdunaldia, abortua...
  • 7. kapitulua: Elkarmina, sedukzioa, maitasuna, adiskidetasuna.
  • 8. kapitulua: Emakumeaz, gizonaz, familiaz, adulterioz.
  • 9. kapitulua: Kanpo gozamenen trataera: musuak, besarkadak...
  • 10. kapitulua: Barruko gozamena jarrera desberdinez
  • I. eranskin: Astrologia eta ezkontza
  • II. eranskin: Balio ez duten edo pozoitsuak izan daitezkeen alkimiako errezetak

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu