Analisiaren Metodoa, Hezkuntza munduan, Metodologia Aktiboen[1]  artean kokatzen da. Metodoa xumea, baina, aldi berean, ahaltsua ere bada.

Analisiaren Metodoa (eskema)

Bere hasieran, objektu eta produktu teknikoen azterketa egiteko erabiltzen hasi zen; poliki-poliki, metodoa bera beste esparru, lan eta jarduera batzuetara ere eraman da. Beraz, hemendik aurrera “objektu bat” esaten dugunean, edozein objektu fisikoetatik aparte (adz. smartphone bat, aterki bat, kotxe bat…), ia edozein erreminta, makina, sistema, prozesu, zerbitzu… izan daitekeela ulertu behar dugu.

Adierazteko ere erraza da, azken finean objektu bati buruz galdera sorta egituratu bat egitean datza; hortik objektu horrek bere baitan dituen ezagutzak atera ahal izateko. Hori egiteko, eredu desberdinak egon arren, gehienek, aspektu hauek (gutxienez) lantzen dituzte:

  • Objektuaren deskribapen integrala
  • Objektuaren deskribapen anatomikoa
  • Objektuaren deskribapen funtzionala
  • Objektuaren deskribapen teknikoa
  • Objektuaren deskribapen sozio-historikoa

Beraz, edozein objektuaren gainean egiten dugun azterketa, lagungarria zaigu objektu horren inguruko irakurketa transdiziplinarra egiteko, eta hainbat bektore/testuinguru erabiliz objektua kokatzeko (testuinguru pertsonala, testuinguru teknologikoa, testuinguru soziala, testuinguru ekonomikoa eta ingurumenaren testuingurua).

Irudian agertzen den moduan, definitzen dugun Analisi-estrategiak (galdera sortak eta horiek erantzuteko erabiltzen dugun dinamika) baldintzatuko du objektuaren inguruan lortuko dugun ezagutza. Beraz, metodo honetan, galdera onak, ugariak, anitzak… planteatzea izango da gako bat (beti kontuan hartuz lortu nahi/ahal dugun analisiaren maila, hots, ikasleen maila, aurrezagutzak…).

Analisiaren metodoak interes bikoitza du; alde batetik, aipatu bezala, edozein objektuaren ezagutzan sakontzeko baliagarria zaigu; beste alde batetik, metodoa bera -hau da, edozein objektuaren aurrean, era sistematikoan galderak egitea eta horiek erantzuteko estrategiak bilatzea- oso erabilgarria eta baliagarria zaigu ikasteko, eta, bereziki, ikasten ikasteko eta ikasten jarraitzeko.

Gure testuinguruan, Bigarren Hezkuntzan Teknologia arloa ezarri zenean hartu zuen protagonismoa (LOGSErekin, hain zuzen); horren ostean, arlo horren bilakaerarekin nahiko apalduta gelditu zen, eta azken urteetan -izen horrekin edo beste batekin- indartzen doala ematen du.

Analisiaren Metodoa, askotan, beste prozesu baten parte izaten da; hala nola:

  • hasieran, proiektu baten sarrera gisa,
  • tartean, kasu bat aztertzen ari garenean,
  • bukaeran, egindako lanetan landu diren edukiak ebaluatzeko

Analisiaren Metodoa garatzeko dinamika eta oharrak aldatu

IRAKASLEEK IKASLEEK OHARRAK
  • Analisiaren helburuak zehaztu.
  • Objektua aukeratu.
  • Analisirako galderak gertatu.
  • Analisirako dinamika (taldekatzeak, espazioak, denborak, baliabideak...) gertatu.
  • Egin beharreko lana eta dinamika ikasleei aurkeztu.
  • Taldeak egin.
  • Egin beharreko lana ulertu eta helburuak identifikatu.
Kontutan hartu beharrekoa:
  • Objektuaren egokitasuna eta esanguratasuna.
  • Analisia egiteko beharrezko baliabideak eta bitartekoak.
  • Analisiak eskatzen duen lan-zama.

Mailaren arabera, objektua ikasleek ere aukeratu dezakete.

Mailaren arabera, analisirako galderak ikasleek ere zehaztu ditzakete.

  • Taldeen lana gainbegiratu.
  • Laguntzaile izan ikasleen lana ordezkatu gabe.
  • Bide berriak garatzeko edota sakontzeko galderak planteatu.
  • Prozesua ebaluatzen joan eta behar diren feedback-ak eman.
  • Taldean objektua aztertu.
  • Planteatutako galderak erantzuteko informazioa bilatu.
  • Behar diren lanak (objektua desmontatu, deskribatu, irudikatu, eskemak egin...) garatu.
  • Prozesuan zehar egiten diren lanen eta dinamiken ebaluazioa egiten joan.
  • Landutakoarekin eta ikasitakoarekin behar diren txostenak, grafikoak, planoak, aurkezpenak... egin.
Mailaren arabera, lanaren planifikazio bat eskatu daiteke.
  • Prozesua eta emaitzak ebaluatu.
  • Ebaluazioa ikasleekin partekatu.


  • Egindako lanak aurkeztu.
  • Prozesua eta lortutakoa ebaluatu eta irakasleekin kontrastatu.
Beste lan baten parte bada, horrekin nola erlazionatzen den azaldu eta hurrengo lanak identifikatu.

Aplikazio esparruak   aldatu

Arestian esan den moduan, ia eguneroko objektu denak dira erabilgarriak Metodo honekin, adibidez:

  • Objektu teknologikoak
  • Zerbitzu bat
  • Erakunde bat
  • Software bat
  • Dokumentu bat
  • Nazio edo herrialde bat

Erreferentziak aldatu

  1. Metodologia aktiboen ezaugarri nagusienak hauek dira: ikasleengan zentratzen dira; edukietatik haratago joaten dira, ikasleen konpetentziak garatzeko; normalean, talde lana eginez, ikasle bakoitzaren garapena bultzatzen da; askotan, diziplinartekotasunean oinarritzen dira; irakasleen lana, ikasteko eremuak eta jarduerak diseinatzea eta prozesuan bidelagun izatea da; ebaluazioak, bereziki, zentzu hezitzailea du.   

Bibliografia aldatu

Aguayo, F.; Lama, J. R. (1998). Didáctica de la Tecnología. Sevilla: Tebar.

Astigarraga, E. (1997). Educación Tecnológica. Revista Pensamiento Educativo, 20 (33-67). Santiago de Chile.

Bachs, X. (1997). Didáctica de la Tecnología en la Educación Secundaria, in Baigorri, J. (1997). Enseñar y Aprender Tecnología en la Educación Secundaria (71-92). Barcelona:  ICE - Horsori.

González, L. (1997). Estrategias y Recursos Didácticos, in Baigorri, J. (1997). Enseñar y Aprender Tecnología en la Educación Secundaria (151-172). Barcelona:  ICE - Horsori.

Ullrich, H.; Klante, D. (1982). Iniciación Tecnológica en el Jardín de Infantes y en los primeros grados de la Escuela Primaria. Buenos Aires: Kapelusz.

Kanpo estekak aldatu