Anabel Gambero

hockey jokalari argentinarra

Anabel Gambero Erdozain (Quilmes, Argentina, 1972ko uztailaren 9a) argentinar belar-hockey jokalari ohia da, erdilaria izan zen Quilmeseko Club Aleman taldean.

Anabel Gambero
Bizitza
JaiotzaQuilmes1972ko uztailaren 9a (51 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakbelar hockey jokalaria

6 urterekin hasi zen hockeyean jokatzen, Quilmeseko Alemaniako Elkartean, ama hockeyean eta aita eskubaloian aritzen ziren talde berdinean[1]. 1993an Gazteen Munduko Txapelketa irabazi zuen. 1991ko, 1995eko eta 1999ko Panamerikar Jokoetan urrezko hiru domina lortu zituen, 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eta 1994ko Dublingo Munduko Txapelketan munduko txapeldunorde izan zen. 2001ean Champions Trophy lortu zuen. 1990eko hamarkadan Argentinako emakumezkoen belar hockey selekzioko (Las Leonas bezala ezagunak) jokalari enblematikoetako bat izan zen, munduko lehen mailara iritsi zirenean, horrela, Argentinan, emakumezkoen belar hockeya jendarteratzea sustatuz[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «Entrevistas» lasleonas.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  2. (Gaztelaniaz) «Anabel Gambero: “Elegí el hockey porque es un deporte grupal”» Colegio Madre Teresa 2020-10-30 (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).

Kanpo estekak aldatu