Ana Ramirez Cañil (Madril, 1958) kazetari eta idazle saritua da.

Ana Ramírez Cañil

(2015)
Bizitza
JaiotzaMadril, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
IMDB: nm4449922 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1977an kazetaritza ekonomikoan hasi zen, El Alcázarren praktikak egin ondoren Cinco Días-en lan egin zuen. 1984tik 1985era New Yorken bizi izan zen. Ondoren, El Siglo-ko erredaktoreburua izan zen, eta Informe Semanal (1991-1992) telesaileko zuzendaria, baita El Periódico de Catalunyako ordezkaria Madrilen.[1] Soitu.es ekimenaren bultzatzaileetako bat izan zen, eta gaur egun eldiario.es eta The Huffington Post egunkariekin kolaboratzen du.

Hainbat liburu argitaratu ditu. Horietako lehenak, La mujer del maquis izenekoak 2008ko saiakera arloko Espasa saria jaso zuen. Gero, Frankismoan lapurtutako haurrei buruz idatzi zuen Si a los tres años no he vuelto (2011).[2] 2012an Espainiako burgesiaren "nannie-ak" ikertu zituen El coraje de Miss Redfield-en.[3] 2015ean Masaje para un cabrón (2015) liburuan Espainiako finantza krisiak eragindako higiezinen burbuilaren ondorioak erretratatu zituen.[4] 2016an, Joaquin Estefaniarekin batera, 2010ean Greziak pairatu zuen finantza krisia erretratatu zuen Los Tyrakis liburuan.[5]

  • La mujer del maquis (2008)
  • Si a los tres años no he vuelto (2011)
  • El coraje de Miss Redfield (2012)
  • Masaje para un cabrón (2015)
  • Los Tyrakis (2016)
  • Los amantes extranjeros (2022)

Sariak eta Aitortzak

aldatu
  • 2008an Espasa saria, saiakeran, La mujer del maquis liburuagatik.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu