Ana Habsburgokoa (1432-1462)

Ana Habsburgokoa edo Ana Bohemia eta Austriakoa (1432ko apirilaren 12a - 1462ko azaroaren 13a) Luxenburgoko dukesa zen jaiotzez eta Turingia eta Saxoniako landgravesa ezkontzaz. Alberto II.a Alemaniakoaren eta Elisabet Luxenburgokoaren alaba zen, Sigismundo Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba bakarra. Anaren anaia Ladislao Hilondokoa Bohemiako errege eta Hungariako errege izan zen. Bere ahizpa txikia Elisabet Habsburgokoa Hungriakoa Poloniako erregina ezkontidea eta Lituaniako dukesa handia izan zen.

Ana Habsburgokoa (1432-1462)
Anna Austria.jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1432ko apirilaren 12a
Herrialdea  Austria
Heriotza Eckartsburg (en) Itzuli1462ko azaroaren 13a (30 urte) (30 urte)
Hobiratze lekua Reinhardsbrunn
Familia
Aita Alberto II.a Alemaniakoa
Ama Elizabeth of Luxembourg
Ezkontidea(k) William III (en) Itzuli  (1446ko ekainaren 20a, 1446ko ekainaren 20a (egutegi gregorianoa) -  1462ko azaroaren 13a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Habsburgo
Jarduerak
Jarduerak pretender (en) Itzuli eta crown prince (en) Itzuli

1446ko ekainaren 2an Gilen Turingiakoarekin ezkondu zuten, Turingiako landgravea, Frederiko I.a Saxoniakoaren semea. Aneren eskubidez Gilen Luxenburgoko duke izan zen 1457tik aurrera, Aneren anaia Ladislao umerik gabe hil zenean. Bere lurrarekiko eskubidea Filipe III.a Borgoinakoak eskatu zituen.

1462ko azaroaren 13an hil zen, lurren inguruko gatazka hori konpondu aurretik. Bi alaba izan zituzten, euren artean Margarita Turingiakoa, Joanes II.a Brandenburgokoarekin ezkonduko zena eta Prusiako errege eta Alemaniako enperadore guztien arbasoa izango zena.