Amr ibn al-As meskita

Amr ibn al-As meskita (arabieraz: جامع عمرو بن العاص) lehen aldiz 624. urtean eraikia izan zen. Egiptoko Fustat hiriburu berriaren erdigunea zen. Jatorrizko eraikuntza Egipton eta Afrikan eraikitako lehenengo meskita izan zen. Egun jatorrizko eraikinaren aztarnarik ez dira gelditzen.

Amr ibn al-As meskita
Fustat
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaKairoko gobernazioa
Koordenatuak30°00′37″N 31°13′59″E / 30.010139°N 31.233161°E / 30.010139; 31.233161
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaAmr ibn al-As
IzenaAmr ibn al-As
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura

Historia aldatu

Meskitaren tokian Amr ibn al-As generalaren denda jarri zen eta hortik dator izena. Amr generalak garaile gertatu zen armadaren komandantea izan zen. Meskitaren izkin batean Abdullah haren semearen hilobia dago, bestetik.

Mendetan egin diren berreraikitzeen ondorioz, jatorrizko eraikinen aztarnak ez dira gordetzen. Dena dela. egungo meskita Kairo zaharraren toki berean dago. Meskitan komunitate oso aktiboa dago baina, hala ere, otoitzak egiten ez direnean, turistentzat eta bidaiarentzat irekita egoten da.

 
Meskitaren barrualdea.

Antza, jatorrizko meskita txikia eta umila zen: lasto-bustinezkoa zen, minaretea eta mihrab ez zituen, lurrak harzoladura ez zuen. Laster txikiegi gelditu zen eta 673an beste bat handiagoa egitea erabaki zen. Zaharra bota eta berri bat, lau minareteekin eta patio ireki batekin egin zuten.

Urteen poderioz, eraikin handitzen joan zen. 827an Amr-en etxea gehitu zitzaion; han semea zegoen lurperatuta eta hilobia oraindik gordetzen da. 1016an, Hakim bi-amr-Allah-en agindupean, berriro ere berreraiki zen; 1168an berriro ere konponketak egin ziren. 1303an gertatutako lurrikarak eraikina kaltetu zuen eta berriro ere konpondu behar izan zuten. Azken aldaketak XX. mendean egin ziren.

Fatimitar Kalifa-herriaren garaian bost minarete zituen baina egun bi bakarrik ditu, 1800 urtean eraikiak edo berreskuratuak. Oinplano irregularra du; erdian patio bat erakusten du. Barruan habearte asko du.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu