Amor de madre (filma)

Amor de madre 2022an Netflixen ateratako espainiar komediako film bat da. Quim Gutierrez eta Carmen Machi dira Protagonistak. 29/4/2022an estreinatu zan.

Amor de madre (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2022
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paco Caballero (en) Itzuli
[[Kategoria:Paco Caballero (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Quim Gutiérrez
Carmen Machi
Yolanda Ramos
Celia Freijeiro (en) Itzuli



[[Kategoria:Celia Freijeiro (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaNacho Ruiz Capillas (en) Itzuli

IMDB: tt11269026 Filmaffinity: 616563 Rottentomatoes: m/honeymoon_with_my_mother Netlix: 81111925Edit the value on Wikidata

Amor de madre Paco Caballerok (zuzendaria) zuzendutako eta 2022ko apirilaren 29an ateratako film bat da. Netflixen atera zen eta ordu bat eta 50 minutuko iraupena dauka. Espainiar komedia hau gazte / helduentzat da. Gomendagarria da 12 urte baino gutxiago badaukazu ez ikustea ( Netflixek jarritako adina da) Kovid 19 birusa egoanean grabatu zuten, horregatik aldaketa batzuk egin zuten. Tenerifen amaitu zuten grabaketa.

Aktoreak aldatu

 
Quim Gutierrez. Film honetako protagonista.
 
Carmen Machi. Film honetako protagonista.
  • Carmen Machi (Mari Carmen). Protagonista eta ama normal bat, bere semea maite eta lagundu nahi dauana. Ezin izan eban bere garaian bizitza bizi eta orain bere momentua da.
  • Quim Gutiérrez (José Luis). Filmeko protagonista. bere emaztea beste mutil batekin joan eta triste egon arren bere amarekin doa ezkonberrien bidaira.
  • Yolanda Ramos (Montse). Harrera-gelako neska. Pertsona barregarria, asko hitz egiten dauana eta Jose luis eta Mari Carmenen gezur guztiak sinisten dauzana. (Adbz ezkonberriak dirala)
  • Justina Bustos (Sara). Hotelean lan egiten dauana gida lez. Jose Luis berataz maiteminduta dago.
  • Dominique Guillo (Armando). Mari Carmenekin ateratzen dagoala dirudi baina bera pertsona oso txar bat da. Argazkilaria dala esaten dau.
  • Celia Freijeiro (Teresa). José Luisen ezkongaia izango zena baina ez.
  • Edeen Bhugeloo (Jean Pierre)
  • Jake Francois (Calvin)
  • Andrés Velencoso (DJ Chucho)
  • Jorge Suquet (Bidai koordinatzailea) Bidai agentziaz okupatzen dana.
  • Juanjo Cucalón (Ángel)
  • Danny Bhowaneedin (zerbitzaria). Hoteleko tabernaz okupatzen dana.

Sinopsia aldatu

Jose Luiseri (Quim Gutierrez) bere ezkongaiak, bere ezkontzan, beste mutil batengandik ordetzen dau. Egun batzuk pasata eta gertatutakoa apur bat ulertuta, bere amarekin (Carmen machi) bidaia-agentziara joan zen ezkonberrien bidaia aldatzeko. Bidaia-agentzian bidaia aldatzea ezin izan ebenez eurek biak batera joateko pentsatu zuten nahiz eta Jose Luiseri hainbeste barre ez egin. Jose Luis milaka aukera bilatu ebazan baina ez eban bat bez aurkitu.

Film honetan ama baten maitasuna bere semearengan ikusten da.

Produkzioa aldatu

Morena Films-ek egindako film hau Paco Caballerok zuzendu dau. Aktore nagusiak Quim Gutierrez, Carmen Machi, Yolanda Ramos, Justina Bustos, Celia Freijeiro eta Andrés Velencoso dira. Gidoia, Adolfo Valor eta Cristobal Garridok egin dabe. Konpositorea Lucas Vidal da eta Produkzioa Sofia Fábregas eta Juan Gordonek aurrera eraman dabe. Talde teknikoan Nacho Ruiz Capillas, Curru Garabal, David Omedes eta David Valledepérez dagoz.[1]

Kalitate neurketa aldatu

Amor de madre filmaren batez bestekoa 5,6 emoten dau sensacine La Vanguardia eta Filmaffinity web orriekin.

Sensacine 2,9 / 5 (5,8 / 10)[1]

La Vanguardia 6 / 10[2]

Filmaffinity 5 / 10[3]

Grabaketa aldatu

 
Grabazioko irla

Maurizio uharteten grabatu zen baiana amaiera tererifen grabatu behar izan zen. Grabaketak Maurizio uhartetan grabatu ziren kovid19 pandremia hasi baino lehen. Irla hauek Afrikan dagoz, Madagaskarretik hurbil. Estatu hau bere indepependentziatik 60 urte bete zuen. Baina arreta gehien deitzen dauana bere hondartzak, kapitala eta uharte hurbilak dira. Aktoreak heldu ziranean logela bat su hartu eban eta Yolanda Ramos eta Justina Bustos kovid-19rekin joan ziran uhartera.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) SensaCine. Amor De madre. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Amor de madre (película 2022) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Paco Caballero» La Vanguardia 2022-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. (Gaztelaniaz) Amor de madre (2022). (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2022-05-04). «Dónde se rodó ‘Amor de madre’, la película de Netflix que cuenta con Quim Gutiérrez y Carmen Machi» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak aldatu