Amistad urtegia Amerikako Estatu Batuak eta Mexiko artean aurkitzen den urtegi bat da[1].

Amistad (urtegia)
Motaurtegi
Geografia
Map
Koordenatuak29°27′01″N 101°03′28″W / 29.4503°N 101.0578°W / 29.4503; -101.0578
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Texas
Texaseko konderriVal Verde konderria (Texas)
Babestutako-eremuaAmistad National Recreation Area (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaRío Grande
Arro hidrografikoaRio Grande basin (en) Itzuli

Geografia

aldatu

Texas estatua zeharkatzen duen Rio Grande ibaiak Devils ibaiarekin bat egiten duen puntuan ezarritako urtegia da. Urtegiko presa da Estatu Batuen eta Mexikoren artean muga egiten duena. Presaren ondoren Rio Grande ibaiak aurrera jarraitzen du Mexiko eta Estatu Batuen arteko muga ezarriz.

Amistad uharkak 26.000 hektareako azalera hartzen du eta 66 metrotako sakonera du.

Arrain ugari aurkitzen dira Amistad urtegian eta arrantzaren inguruko turismoa bultzatu da. Amerikar perka, Micropterus dolomieu, Micropterus treculii eta katuarrainak dira ohikoenak[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Fishing Amistad Reservoir» tpwd.texas.gov (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).

Kanpo estekak

aldatu