Aminata Sophie Dièye

Aminata Sophie Dièye (Thiès, 1973Dakar, 2016ko otsailaren 17a), Aminata Zaaria eta Ndèye Takhawalou izengoitiz ere ezaguna, senegaldar idazle, aktore eta kazetaria izan zen.

Aminata Sophie Dièye
Bizitza
JaiotzaThiès, 1973
Herrialdea Senegal
Heriotza2016 (42/43 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, aktorea eta kazetaria

Bizitza

aldatu

1973an jaio zen Thièsen[1]. Zerga-ikuskatzaile baten alaba naturala zen eta amak hezi zuen. 21 urte zituela, Ngor uhartera joan zen bizitzera eta Sud Quotidien egunkarian lan egiten hasi zen[2].

Bere bizitzan zehar, Aminata Sophie Dièyek Sud Quotidien, Le Cafard Libération eta L'Observateur egunkarietan idazten jarraitu zuen. L'Observateur eginkarian, Ndèye Takhawalou izengoitia hartu zuen[2].

Senegalgo Musika, Dantza eta Antzerki Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen eta 2002an debuta egin zuen antzerkian, Consulat zénéral komedian[2]. Frantziarako bisatuaren bila zebilen emakume zahar analfabeto baten papera egin zuen. Afrikako bost herrialdetan eta Frantzian antzeztu zen komedia hori[3][4][5].

2004an, La Nuit est tombée sur Dakar eleberria argitaratu zuen Aminata Zaaria izengoitia erabiliz[6][7].

2005ean, senarra hil zitzaion, minbiziak jota[8].

Aminata Sophie Dièye 2016ko otsailaren 17an hil zen Dakarren, diabetesaren ondorioz[8].

Sariak

aldatu

Liburuak

aldatu
  • La nuit est tombée sur Dakar (2004)
  • La putain amoureuse d'un pèlerin juif (2007)

Filmografia

aldatu
Urtea Izenburua Pertsonaia
1998 La Petite Vendeuse de soleil
2006 Lili et le Baobab Aminata Ly

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) «Aminata Zaaria» Aflit.arts.uwa.edu.au jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-08-31) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  2. a b c d (Frantsesez) «Aminata Sophie Dièye: vie et mort d'une femme de lettres exceptionnelle» RFI 2016-02-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-02-06) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  3. (Frantsesez) «Aminata Sophie Dièye» Africulture jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-12-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  4. (Frantsesez) «Aminata Sophie Dièye» Africiné jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-02-06) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  5. (Frantsesez) «Spectacle: Consulat zénéral» BNF jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-11-29) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  6. (Frantsesez) ««La nuit est tombée sur Dakar» de Aminata Sophie Dieye» RFI 2020-02-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-12-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  7. (Frantsesez) Sènou, Arnold. «Quitter le tiers-monde à tout prix» Afrik 2004-03-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-02-06) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  8. a b (Frantsesez) Diagne, Ndèye Fatou Diery. «Aminata Sophie Dièye, sage d'une héroïne des lettres» Seneplus Culture 2020-10-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-05-06) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  9. (Frantsesez) «Aminata Zaaria» Babelio jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-12-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).

Kanpo estekak

aldatu