Ametsa (Detaille)

Édouard Detailleren margolana

Ametsa (frantsesez: Rêve) 1888. urtean  Jean-Baptiste Édouard Detaille egindako margolana da.  Gaur egun, Louvre-Lens Museoa-n dago,  Parisko Orsay Museoak maileguan utzita. [1]

Ametsa
Le Rêve
Jatorria
Sortzailea(k)Édouard Detaille
Sorrera-urtea1888
IzenburuaLe Rêve eta The Dream
MugimenduaAkademizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak300 (altuera) × 400 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaFrantzia-Prusia Gerra
cultural depictions of Napoleon (en) Itzuli
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 524
Historia
ErakusketakSalon of 1888 (en) Itzuli

Deskribapena eta gaia aldatu

Ametsa, militar margoa da,  Édouard Detaille-ren espezialitateetako bat.  Frantziako soldadu talde bat  kanpamendu batean lotan adierazten du pinturak.  Zehazki, soldadugaiak dira  Frantziako Hirugarren Errepublika garaian udako maniobrak egiten, ziurrenik, Txanpaina-n. Euren aurrekoen loriarekin eta 1870. urteko franco-prusiar gerra-ren mendekua lortzearekin amets egiten dute.  

Mota honetako pintura garaiko boulangista giroaren barnean kokatzen da, Frantzia garailearen eta batuaren oroimina adierazten du, eta Napoleonen kondairaren oinarrietako bat azaleratzen du, zeren   Frantzia mitiko baten gogora ekarri nahi duten irudi edo elementu guztiak biltzen ditu.  Egileak honela, "jarrera politiko zuzena" erakusten du, Georges Boulanger-ekiko bere babesa eta armadarekiko ospakizuna adieraziaz.

Erosketa, erakusketa eta mantentzea aldatu

Frantziako gobernuak 1888-an erosi zuen,[2] Musée d ' orsay,[1] gorde zen eta lehenengo Luxenburgo museoa-ren bildumaren parte izan zen 1889-1926 bitartean, ondoren Armadaren museoa-ren parte (1926-1986)  eta  azkenik Louvre museoa  iritsi zen 1986an.[2]

Pintura Parisko Artista frantsesen Aretoan izan zen ikusgai 1888an, egilea bertan medallista izan baitzen, Parisko Erakusketa Unibertsalan eta 1915eko San Franciscoko Erakusketa Unibertsalan ere. Margolana, hainbat komunikabideetan erreproduzitu zen Lehen Mundu Gerra eta gero[3], Louvre-Lens museoa-n dago egun ikusgai.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Edouard Detaille : Le Rêve. Musée d'Orsay (Noiz kontsultatua: 2016-6-30).
  2. a b Edouard Detaille : Le Rêve (notice). Musée d'Orsay (Noiz kontsultatua: 2016-6-30).
  3. "A quoi rêvent les soldats français", Jean Lopez en artikulua, Guerres & Histoire 17. zbk, 2014ko otsaila

Kanpo estekak aldatu