Amerikanuak (musika taldea)
Amerikanuak Kaliforniako eusko-estatubatuarrek osatutako musika taldea da.
Amerikanuak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Kalifornia |
Urteak | 1989- |
Taldekideak | |
Jean Flesher Christian Iribarren Rene Caballero Daniel Iribarren Pierre Igoa Jean-Pierre Etchechury John Ehlis Jean-Jules Flesher Michelle Iturriria | |
Informazio gehigarria | |
http://amerikanuak.com/ | |
Bilakaera aldatu
1989an Hego San Frantziskoko Basque Cultural Centerrek pastoral baten emanaldia antolatu zuen, eta musika talde bat antolatu zuten ad-hoc emanaldiari laguntzeko.
Jean Flesherrek sortu zuen talde hura, Christian Iribarren eta Rene Caballerorekin. Hirukoteak ibilbide propioari ekin zion jarraian Jean Flesher Band izenarekin, eta gehikuntza pare batekin (Pierre Igoa, Bakersfield-ekoa, eta Daniel Iribarren, Crhistianen anaia), Jean Flesher Orchestra bilakatu ziren.
Hurrengo bat egiten Jean-Pierre Etchechury, John Ehlis, Jean-Jules Flesher eta Michelle Iturriria izan ziren.
Izen aldaketa eta diskoa aldatu
Taldeak hainbat urtez eusko-estatubatuarren hainbat ekitalditan jo izan du, eta hiru hamarkadako historia osatu baino lehen, izena aldatzea erabaki zuten, Orchestra atzean utzirik, eta diskoa ateratzerako Amerikanuak bilakatu ziren. 2017an kaleratu zuten disko hori, taldearen izen berrituarekin.
Diskoarekin aterako dirua NABO erakundeak Aita Tillous funtserako izatea erabaki zuen taldeak. Diru-funts horrek NABOk gazteentzako antolatzen dituen jarduerak bultzatzea du helburu.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Kalifornian 'Azkenean!', Amerikanuak talde euskal-amerikarraren lehenengo diskoa» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
Kanpo estekak aldatu
- Webgune ofizialaː Amerikanuak.com
- Facebook-eko orria.