Gerba

Amentu» orritik birbideratua)

Gerba (edo amentua) matsalko-erako infloreszentzia irekia da, ardatz zentral malgua eta artikulatua duen galburua eta sexu bereko lore txiki eseriak ardatz horretan ezarrita. Oso ohikoa da udaberrian anemofiliaz polinizatzen diren angiospermoen familietan, hala nola, Fagaceae, Salicaceae eta Betulaceae familietan, bereziki gehienetan infloreszentzia arrak direlarik. Adarretatik zintzilik eta dindilizka geratzeko infloreszentzia-eredu egokiena da, haizearen bidezko polinizazioa erraztuz.[1][2]

Sahats baten gerba arra.

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  2. http://www.euskadi.eus/euskalterm/

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.