Amber Bracken

Kanadako fotokazetaria

Amber Bracken (Kanada, 1984ko apirila) argazkilari independentea eta fotokazetaria da.

Amber Bracken
Bizitza
Jaiotza1984ko apirila (39/40 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakfotokazetaria
Jasotako sariak
amberbracken.com

“2022ko urteko argazkilaria” izendatu zuten World Press Photon.

Biografia aldatu

Amber Brackenek fotokazetaritzako diploma bat lortu zuen Southern Alberta Institue of Technologyn, 2008an. Edmonton Sun egunkarirako argazkilari gisa hasi ondoren, argazkilari independente bihurtu zen, iraupen luzeko proiektuak egiteko.

Dakota Access oliobidearen aurkakotasunari buruzko lanarekin, World Press Photo bat irabazi zuen 2017an.[1]

2021eko azaroan, Coastal GasLink gasbidearen aurkako manifestazio baten berri ematen ari zela The Narwhal online komunikabiderako, atxilotu egin zuten, Columbia Britainiarraren iparraldean.[2][3]

2021eko ekainean, 200 hilobi anonimo aurkitu zituzten indigenentzako Kamloopseko lehengo barnetegira joan zen, eta hildako haurren oroimenez Columbia Britainiarreko autobide batean gurutzeetan zintzilik jarritako soineko gorriei argazkia atera zien. Argazki hori The New York Timesek argitaratu zuen, eta, 2022an, urteko argazkilariaren World Press Photo saria jaso zuen.[4]

Bere argazkiak hedabide hauetan argitaratu izan dira: National Geographic, The Guardian[5], The New York Times, The Globe and Mail, BuzzFeed, The Wall Street Journal, Maclean's, Canadian Geographic[6].

Rogue Collective[6] argazkilari-taldeko kidea, Amber Bracken Edmontonen (Alberta) bizi da, eta bertan lan egiten du.[7]

Sariak eta goraipamenak aldatu

Zerrenda ez da zehatza

  • 2016: Pictures of the Year International, Issue Reporting Picture Story, 1.[8]
  • 2017: World Press Photo, Contemporary Issues Story, 1.[1]
  • 2017: PDN Photo Annual, The Marty Forscher Fellowship
  • 2017: Lens Culture Exposure Awards, Jurors’ picks
  • 2018: ICP Infinity Award: Dokumentala eta Photokazetaritza[9]
  • 2018: Anja Niedringhaus in Photojournalism Award, emakume fotokazetarien kuraia sariko ohorezko aipamena[6]
  • 2018: Magenta Foundation Flash Forward Emerging Photographer
  • 2022: World Press Photo of the Year “Kamploops Residential School” klixeagatik, Kamloopeko asimilazio-barnetegi indiarrean hildako haurren omenez”.[10][4]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu