Amari Torayasu (japonieraz: 甘利 虎泰?, 1498 – 1548ko martxoaren 23a) Takeda klana, lehenik Takeda Nobutora eta ondoren Takeda Shingenen agintaritzapean zerbitzatu zuen Sengoku aroko samurai japoniarra izan zen. Amari, klaneko shukuro edo agure bihurtu zen Shingen klaneko buruzagi bihurtu zenean, eta honen hogeita lau jeneraletako bat izan zen. Borrokan hil zen Uedaharako guduan, 1548an, Itagaki Nobukatarekin batera. Biak bizkarrez bizkar borrokatzen ari ziren gezi zaparrada bat euren gainera erori zenean.

Amari Torayasu
Bizitza
Jaiotza 1498 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Japonia
Heriotza 1548ko martxoaren 23a (egutegi gregorianoa) (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerak Samuraia
Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.