Ireki menu nagusia

Amarakaeri hizkuntza indigena da, izen bereko etniak mintzatua. Peruko Amazonian hitz egiten den hizkuntza da. Harakmbet (edo harakmbut) familiako hizkuntza da, Madre de Dios eta Colorado ibaien artean hitz egiten da gehienbat. Hizkuntza horri amarakaire, amaracaire eta mashco ere esaten zaio (azken hau gaitzesgarritzat jotzen da). Harakmbet familiako hizkuntzen 1600 hiztun inguru ziren 2004an, eta amarakaeri hizkuntzako 500 inguru zenbatu ziren 1987an. Alfabetatzea % 1 baino txikiagoa da ama hizkuntzan, bigarren hizkuntzan (gaztelanian) duten afabetatze maila % 5 eta % 15 artekoa delarik.

Amarakaeri
Datu orokorrak
Hiztunak 500
Hizkuntza familia
entitate
objektu
objektu abstraktu
Languoid
hizkuntza
giza hizkuntza
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Harakmbet
Informazio filologikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 amr
Ethnologue amr
Glottolog amar1274

Bere dialektoa Kisambaeri da.

Amarakaeri hizkuntza mintzatzen duten gizataldeak Kochimberi, Küpondirideri, Wintaperi, Wakintaneri eta Kareneri tribuak dira. Ohiko akatsa da amarakaeria hizkuntza arawatzat jotzea.