Amanita magnivolvata Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da, baina ondo egosi beharra dauka.[1]

Amanita magnivolvata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita magnivolvata
Aalto, 1974

Sinonimoa: Amanita pachyvolvata.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, nahiko sendoa, gaztetan oboidea, gero kanpai itxurakoa, bukaeran kanpai itxurako-ganbila, titi arin batekin, ertza erregularra eta inkurbatua eta oso ildaskatua. Kapelaren azala leuna, koipetsua, distiratsua eguraldi lehorrarekin, gris-arre kolorekoa. Gaztetan errezel orokorraren aztarnak izan dezake.

Orriak: Sabeldunak, zabalak, estu, zuriak tonu grisaxkekin.

Hanka: Liraina, sendoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrian, zuri-okre kolorekoa. Eraztun gabe. Bolba handia, haragitsua, mintzezkoa, zaku zuriarekin batzuetan okrez zikintzen da.

Haragia: Zuria, usainik eta zaporerik gabea. Espora eliptikoak (Pachyvolvata aldaerak espora esferikoak ditu).[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria baina kontuz.

Nahasketa arriskua

aldatu

Espora eliptikoak (pachyvolvata aldaerak espora esferikoak ditu)

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Artelatzetan (Quercus suber). Bakarka edo talde txikietan hazten da.

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Espainia, Alpeak, Estonia, Serbia, Eslovenia, Finlandia, Suedia, Norvegia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. Amanita magnivolvata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu