Amanda de Sá Paschoal

Amanda de Sá Paschoal brasildar artista, irakaslea eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da[1].

Amanda de Sá Paschoal
Bizitza
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Brasília (en) Itzuli
HizkuntzakBrasilgo portugesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista, artista eta irakaslea

Facebook: amanda.paschoal.3 Instagram: amanda.paschoal.au LinkedIn: amanda-paschoal-2a477846 Pinterest: adesapaschoal Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Adrianna Reis psikologoaren hiru alabetatik zaharrena da[2]. 9 urte zituela (beste datuen arabera, 7[3] edo 8[4] urte zituela), autismoa diagnostikatu zioten[5][6]. Autismoari buruzko informazio falta zitzaion, eta heldua zela, ingelesa ikasi zuen eta portugesez ez zegoen informazio asko aurkitu zuen. Atzerriko hizkuntzak ez dakitenentzat itzultzen hasi zen. Beste ekintzaile autista batzuk ezagutu zituen eta ABRAÇA erakundean sartu zen[1]. Gainera, MOAB erakundeko aholkularia da[7].

Artea ikasi zuen Brasiliako Unibertsitatean[8]. Gaur egun Brasilian bizi da eta bere burua feministatzat du. Desgaitasuna gizartearen arazo gisa ikusten du eta ez pertsona desgaituen akats edo eskasia gisa. Emakume autisten infantilizazioa geldiaraztea beharrezkoa dela dio eta adibide esanguratsu gisa Greta Thunberg aipatzen du, Malala Yousafzai neurotipikoarekin alderatuta. Zalantzan jartzen du lau mutil autista bakoitzeko neska autista bat dagoela, eta diagnostikoaren arazotzat du hori. Autismoa irudikatzeko kolore urdina erabiltzearen aurka dago, genero estereotipo bat baita[9][10]. Diagnostiko goiztiarraren eta sustapenaren beharra defendatzen du[6].

2015ean, kloro dioxidoan oinarritutako terapia pseudozientifikoaren aurka agertu zen eta bere mutil-lagunari eskatu zion jendea terapia honen arriskuez ohartarazten saiatzeko[11].

2016ko ekainaren 17an, Autisten Harrotasunaren Egunaren ospakizunean parte hartu zuen Brasilgo Barruti Federaleko Ganbera Legegilean[8], eta 2020an, Desgaitasuna duten Pertsonen Idazkaritzan[12].

2018an, autismoaren inguruko politikari buruzko mahai-inguruan parte hartu zuen beste pertsona autistekin eta seme-alaba autisten gurasoekin batera[7].

Autismoari, desgaitasunari eta irisgarritasunari buruzko hitzaldiak ematen ditu[13]. Pertsona neurodibergenteen, batez ere beste emakume autisten esperientziak biltzeko orrialde bat dauka Facebooken[9].

Lanak aldatu

  • O mito de 4 para 1 (Sophia Mendonça eta Selma Sueli Silvaren Autismo no Feminino: A voz da mulher autista liburuaren parte gisa, 2022)[14][15][16]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Portugesez) Mendonça, Sophia; Silva, Selma Sueli. (2022). Autismo no Feminino: A voz da mulher autista. Mundo Asperger, 105 or. ISBN 6599271618..
  2. (Portugesez) «Adrianna Reis» Instituto Lagarta vira Pupa (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. (Portugesez) Souza, Zilanda. «Audiência Pública - Câmara Federal» Movimento Orgulho Autista Brasil (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  4. (Portugesez) Nóbrega, Isabela; Holanda, Verônica. «Busca por respeito e igualdade é luta diária para pessoas com autismo» Correio Braziliense 2018-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. (Portugesez) «Dia 02 de Abril: Dia Mundial da Conscientização do Autismo» Movimento Orgulho Autista Brasil (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  6. a b (Portugesez) «Pais de autistas manifestam preocupação com futuro dos filhos e cobram políticas públicas» Senado Federal 2018-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  7. a b (Portugesez) Couto, Luiz. (2018). «Requerimento Nº , DE 2018. (Do Sr. Luiz Couto)» Câmara dos Deputados. Comissão de Direitos Humanos e Minorias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  8. a b (Portugesez) «Dia do Orgulho Autista lembra desafio da inclusão» Câmara Legislativa do Distrito Federal 2016-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  9. a b (Portugesez) Ries, Igor Lucas; Cabral Lima, Bany Narondy; Biondi, Angie. (2021). «Conexões, vulnerabilidades e a luta de mulheres neurodivergentes por reconhecimento» Razón y Palabra 25 (112): 32-54. ISSN 1605-4806..
  10. (Portugesez) Mendes Pereira, Anne Karolyne; Tiradentes Souto, Virgínia. (2019). «A cor do autismo e sua relevância na representação simbólica de mulheres» 9th Information Design International Conference. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  11. (Portugesez) Alves, Gabriel. «Terapia caseira antiautismo à base de dióxido de cloro traz riscos» Folha de S. Paulo 2018-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  12. (Portugesez) Antunes, Ivana. «GDF promove ‘live’ com participantes autistas» Secretaria da Pessoa com Deficiência 2020-06-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  13. (Portugesez) «Mesa "Educação Museal e Acessibilidade" Com Edinho Santos (SP), Lara Lima (CE), Amanda Paschoal (DF)» Sympla 2023-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  14. (Portugesez) Paschoal. (2022). «O mito de 4 para 1» in Mendonça, Sophia; Silva, Selma Sueli Autismo no Feminino: A voz da mulher autista. Mundo Asperger, 92-105 or. ISBN 6599271618..
  15. (Portugesez) «Coletânea abordará o autismo no feminino de maneira inédita» Mundo Autista 2021-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  16. (Portugesez) «Livro Autismo no Feminino é lançado no Dia Internacional da Mulher» Canal Autismo 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Kanpo estekak aldatu