Ama Euskal Herria

Xalbadorren bertsoak, Ane Duhaldek eta Xabier Letek musikatuak

Ama Euskal Herria, Anje Duhalde euskal musikariaren abesti bat da. Musika Anje Duhaldek konposatu zuen eta hitzak Xalbador bertsolariarenak dira. [1]

Ama Euskal Herria
Anje Duhalderen eta Xabier Leteren musika-lana eta literatura-lana
Egilea(k)Anje Duhalde eta Xabier Lete
Argitaratze-data1987
Ezaugarriak
Genero artistikoaZortziko txikia
Hizkuntzaeuskara
HitzakFernando Aire

1987ko Erroz eta oroz diskoan argitaratua izan zen.[2] 1993ko Zuzenean diskoan ere sartu zen abesti hau,[3] baita 2017ko Erroa diskoan ere.[4]

Hitzak aldatu

Honela hasten dira abestiaren hitzak:

Delikatua baitut egungo sujeta,
hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta,
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita josteta.
Badakit askoz ere nukela hobea
nehori ez agertu ene dolorea;
odolaren mintzoa eduki gordea
nahiko nuke, bainan ezin dut ordea
Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua,
uzterat doalakotz betikotz mundua,
bere seme-alabez abandonatua;
nork barka dezaguke gure bekatua?

Beste bertsio batzuk aldatu

Xabier Letek 2001eko Xalbador albumerako bertsio berri bat sortu zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Duhalde, Anje. (1987). «Erroz eta oroz - Ama Euskal Herria (Xalbador)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
  2. a b «Ama Euskal Herria (Xalbador- Xabier Arte)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
  3. Dihalde, Anje. (1993). «Zuzenean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
  4. «Bilbo Hiria irratia. 20 urtez euskal taupada» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).

Kanpo estekak aldatu