Almucs de Castelnau
Almucs de Castelnau edo Castelnou (1140 – 1184) Proventzako hiri bateko trobadorea izan zen. Bere izena Almuc, Amucs, Almois, Almurs edo Almirs bezala ere idazten da.
Almucs de Castelnau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1140 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 1184 (egutegi gregorianoa) (43/44 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Trobairitza, musikagilea, poeta eta idazlea |
Mugimendua | Erdi Aroko musika trobadore eta trobairitzen poesia |
Kontserbatzen den Almucsen lan bakarra "Iseut Capiokoarekin olerki trukeak " da, beste trobadore bat. Textua kantutegitan banatzen da. Bertan Iseutek Almucsi, Gigo barkatzeko erregutzen dio; honek bere aurka falta handi bat egin baitzuen.
Identifikazioa
aldatuAlmodis de Caseneuve
aldatuAlmucs Almodis de Caseneuverekin identifikatua ere bada. Kronologikoki, Almodis eta Almucs garaikideak izango lirateke eta Caseneuveko jaunek beste trobadore batzuekin erlazioa zutela dokumentatu dute. Almodis Guiraut I Simianekoaren emaztea izan zen, Apt y Gordes gobernatu zuena; berarekin lau seme izan zituen. Ezkontza 1151n ospatuko zen seguruenik.
Guigo Randonen emaztea
aldatuPosiblea da Almucs Guigo de Castelnou de Randonen emaztea izatea, hau 1200. urte inguruan nabarmendu zen.