Alkizako artxiboko 1847ko euskarazko dokumentuak

Alkizako udaleko artxiboan XIX. mendean euskaraz idatzitako bi dokumentu agertu dira. Bietan zaharrenak 1847ko abuztuaren 1eko data du. Gaurko ikuspegitik lehiaketa publiko baten baldintza-plegua dela esan daiteke. Alkizako alondegiaren enkantearen, edo dokumentuan dioen moduan errematearen, kondizioak biltzen ditu.[1]

Hizkuntza-aldaketa egiten den zatia

Bigarrena 1880koa da eta gaia bera da.

Egitura aldatu

Dokumentuak bi zati ditu. Lehenengoa gaztelaniaz idatzita dago eta udal batzaren eztabaidaren berri ematen du. Honela hasten da:

« En la sala consistorial del esta villa de Alquiza a primero de agosto de mil ochocientos cuarenta y siete se juntaron en sesión como tienen por costumbre los Señores que constituyen el ayuntamiento particular mi el xxx de la Corporación Municipal, a saber; Don Juan Domingo de Legarra, Alcalde, Don Juan Luis de Saizar y Don Gerónimo Antonio de Ezcamendi Regidores, Don Juan Ignacio de Legarra síndico procurador general, Don Ignacio María de Saizar xxx Don Pablo de Lopetedi y Don Santiago Antonio de Iruretagoyena Diputado del común y personero, Don Francisco Antonio de Alquizalete y Zavala, don Juan Lorenzo de Eceiza, Don Francisco Antonio de Aramburu, Don Juan Ignacio de Aramburu, Don Juan José de Aramburu, Don Pedro Joaquín de Legara, Don Igancio María de Urruzola, Don Juan Antonio de Labaca, Don Jose Francisco de Roteta y Don Martín José de Olasagasti vecinos concejantes todos y miembros del Ayuntamiento particular. »


Segidan egondako eztabaidaren berri ematen da. Itxura batean udaletxeko maizterrak, Julian Gabirondok, diru-eskaintza bat egina zuen alondegiaren karguarekin jarraitzeko. Bildutakoen artean ikuspegi desberdinak zeuden: batzuk Gabirondoren eskaintza onartzearen aldekoak eta beste batzuk berriz enkantera ateratzearen aldekoak. Azkenean bozen bidez erabaki zen Gabirondoren eskaintza onartzea.

« bajo las condiciones siguientes, que se ponen en bascuence para que los oyentes comprendan mejor, y son a saber: »


Eta puntu horretatik aurrera errentamenduaren baldintzak zehazten dira euskaraz.

Edukia aldatu

Jatorrizko grafia errespetatu da.[2]

« Erri onetaco Justici eta Erregimentuac ateratcen ditu errematera Conseju-echean Tablan eta Alondeguiyan saltcen diran ardo eta agoardientearen sisa condicio esango diranen azpiyan.

Lenengoa, Erremate au izango dala urtebetecoa atsitcen dala aurtengo San Martin biaramonetic eta akabatcen dala datorren urteco San Martin biaramonean.

2ª, Ez dirala comprendicen arrendamentu onetan eche onetako Salac, antesalac, Cancela eta Aguacillaren bizi toquia, eta biarco duala bici familia bacarrac.

3ª, Ala erri onetaco jaunak, nola beste allegatcen diranac egonditezqueala conversaciyoan eche onetan ordu debeatuaz campora, eragozten ez diela eche au dacanac.

4ª, Garbitu biarco dituala larumbat guztietan Salac, ante Salac, Carrera, entrada eta eskallerak; baita ere maiz neurriac, Charroac eta basoac, eta ezdala ametituco ardanguelan sesiñaric eta entradan cherrijan lecuric.

5ª, Errionetaco Taberna bacarra izango dala Conceju eche onetacoa abonatcen zayola tabernariyari bi errial eta erdi arrobaco tablan saltcen duan arduarenzat salcezarizat, orretaraco eguitendiola pisatuta pagamentua berac mandazayei.

6ª, Biarco duala eduqui Araetaco iturrico hur frescua faltagabe eran nai duanarenzat.

7ª, Biarco dituala errespetatu errionetako vecino eta moradoreac, eche onetan dauden demboran

8ª, Biarco duala eduqui ondo probeituz oyaquin Echea allegazen dan gendearenzat

9ª Allegatuko baliz persona sospechosoric echeonetara biarco diola eman parte Algucillari, onec eman deguion Alcate Jaunari.

10ª, Biarco duala eduqui ogui errea cantidade onean eta Erri onetaco errotaberrian arri zurian hiotaco irinarequin eguiña, eta saldu Erregidore eta Diputadu jaunac ematen dioan preciyuan.

11, Biarco dula eman bazcariya amasei personari contuetaco egunian, eta amabosti, mugarri ecustekoan ematen dituala gañera sei libra ogui eta iru picharra ardo Mendiraco eta Articulu oyec guztiac izango dituala eman biarrac debalde.

12, Biarco dituala mantendu bi Damboliñac eta ata atabalerua Amavergiña agorreco bezperatic asi eta laugarren goizeraño

13, Biarco dituala pagatu contribuciyuac Eche modu oni tocazen zaizcanac dan oficiocoa dala emen bici dena.

14. Biarcoduala bialdu propio bat Erregidore eta Diputadoen gana. Mandazaya edo carreterua datorrenian eguin deçan aprecioa, baitaere alonderuari gendea ondo esque datorren guztian.

15. Alondeguiyaco guiltzac egonbiarco duala beti Erriac nombratcen duan Alonderuaren mendian,eta honec izango duala obligazioa presenciacecoa Tabernariya ardoa alondeguiyatic ematen ari dan guztiyan eta bearco duala izan errespetua Tabernariyaz.

16. Izango duala derechua saltcezarizat gañera. Tablan saltcen dan arduac picharraco Zortci marabedi; Alondeguiyan saltcen danac arrobaco erreal bat, onec ez du saltcesariric eta Aguardentan picharraco amasei marabedi.

17. Biarco duala otorgatu Escritura Erregimentuco Jaunen satisfacioco fiadoreaquin bere Contura, bederatzi egunen barrumbian, eta fiadore onec biarco duala obligatu Escritura artan bertan obligacio guztiac pagatzera Ostalariyarequin batean, baita ere Erric Mandazayari ardoric aurrera eraguiten badio, San Martiñetan pagatceco, eta interes guztiaren pagamentua eguin biarco duela iru illabetetik irura, plazo bacoitcean lautatic bat interesarena pagatcen duala.

18. Saletaco Iru arguien contua izanbiarco duala tabernariyaren Contura iratciquitcen diela Avemari ezquilletaco demboran acostumbratcen dan moduan.

»


Balioa aldatu

Dokumentuak balio linguistiko eta soziolinguistikoak ditu.

Euskarak bizi zuen diglosiaren isla egokia, gaztelania baita administrazioaren hizkuntza nagusia eta bakarra eta, aldi berean, euskara da populazioaren gehiengoak egiten duen hizkuntza bakarra. Argigarria da oso idazkariak euskaraz hastear denean egiten duen oharra: “…bajo las condiciones siguientes, que se ponen en bascuence para que los oyentes comprendan mejor…”

Ikuspegi linguistikotik testuak darabilen euskarak ez du diferentzia handirik egun belaunaldi zaharrenek Alkizan hitz egiten dutenarekiko. Ezaugarri dialektal berdinak ditu. Bi puntu bitxi baditu. 9. baldintzan 'eman deguion Alcate Jaunari' esaten duenean egin aditz laguntzaile izatea mendebaldeko euskaran bezala. Bestetik, 18. baldintzan 'iratxiki' aditza erabiltzen da, ekialdeko euskalkietan dokumentatuko formen moldekoa eta mendebaldeko 'irazeki' formarekin lotura dagoena.

Erreferentziak aldatu

  1. Irazabalbeitia, Inaki. (2013). Alondegian saldutako ardo eta agoardienteak. Oilategitik, 13. alea.
  2. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2006). Alkiza auzko eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Autore editore, 777-778 or. ISBN 84-606-3058-7..