Alkimistak fosforoa aurkituz
Alkimistak fosforoa aurkituz (ingelesez: The Alchemist Discovering Phosphorus) Joseph Wright of Derbyren margolariaren lana da. Margolana 1711an bukatu zuen; 1795an ukitu batzuek egin zizkion.[1] Margolanak erakusten duen misterioa haren salmentarako oztopoa izan zen.
Alkimistak fosforoa aurkituz | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Joseph Wright Derbykoa |
Sorrera-urtea | 1771 |
Jatorrizko izenburua | The Alchymist, in Search of the Philosopher's Stone, Discovers Phosphorus, and prays for the successful Conclusion of his operation, as was the custom of the Ancient Chymical Astrologers |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Zabalera | 101,6 zentimetro |
Altuera | 127 zentimetro |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Derby Museum and Art Gallery |
Bilduma | Derby Museum and Art Gallery |
Inbentarioa | 1883-152 |
| |
|
Izenburu osoaAldatu
Margolanaren benetako izenburua dezente luzeagoa da: The Alchymist, in Search of the Philosopher's Stone, Discovers Phosphorus, and prays for the successful Conclusion of his operation, as was the custom of the Ancient Chymical Astrologers, euskaraz Alkimistak, harri filosofalaren bilan, fosforoa aurkitu du eta, antzinako astrologo alkimisten artean ohikoa zen arabera, bere arrakastagatik eta bere lanaren amaieraren alde eskatzen du.
HistoriaAldatu
Joseph Wright, 1734an jaioa, Thomas Hudson margolariaren ikaslea izan zen. Hasiera batean erretratuak egin zituen baina, ondoren, estiloa aldatu zuen, pertsonaiekin egindako margolanak egiteko. Lan horietan argi-ilunek garrantzi handia zuten, baita ere argi artifiziala; horri esker Industria Iraultzaren margolari nagusietariko bat bihurtu zen.
Lan honetan, dirudienez, XVII. mendeko alkimista batengan inspiratu zen, Hamburgoko Hennig Brandengan alegia. Brandek, harri filosofala aurkitzeko, gernu kantitate handiak lurrundu zituen, ondoren hondarrak kiskaltzeko; horrela substantzia zuri eta distiratsu bat lortu zuen. Substantzia hori gero "fosforo" izenarekin ezagutu zen eta elementu kimiko gisa sailkatua izan zen.[2]
DeskribapenaAldatu
Wrightek ez zuen XVII. mendeko giroa azaldu, Erdi Arokoa baizik; hori arku gotikoetan eta leihoetan ikus daiteke, eliz batean egon balitz bezala. Nolabait erromantizismoko ikuspegia jasotzen du. Alkimista belaunikatuta dago, besoak zabalik, erlijio jarrera batekin; horrelako jarrerak, adibidez, Grekoren margolanetan aurki ditzakegu.[3]