Alicia Estévez
Alicia Estévez Toranzo (Pontevedra, Galizia, 1955eko azaroaren 20a) mikrobiologoa da. Egunero kontsumitzen diren arrainetan gaixotasunak prebenitzen dituzten hamar bat txerto-patente sustatu ditu.[1]
Alicia Estévez | |||
---|---|---|---|
(2014) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | María Alicia Carolina Estévez Toranzo | ||
Jaiotza | Pontevedra, 1955eko azaroaren 20a (68 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | katedraduna | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | mikrobiologoa eta ikertzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Santiago de Compostelako Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Real Academia Gallega de Ciencias (en) |
Biografia
aldatuAita funtzionarioa zuen eta ama, Irakasle Eskolako lizentziaduna. Haren ahizpa Analisi Matematikoko katedraduna da Vigoko Unibertsitatean. 1977an Biologian lizentziatu zen, eta 1979an Farmazian.[1] 1991tik, Mikrobiologiako katedraduna da Santiagoko Unibertsitatean, eta Biologian doktoratu zen (1980).[2]
Juan Luis Barja ikertzailearekin ezkonduta dago, eta seme adoptatua dute.'[1]
Estatu Batuetako Maryland eta Oregon unibertsitateetan egin zuen doktoretza ondoko lana, bi urtez, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Juan March Fundazioak emandako beka bati esker.
Ikerketa-ildoak
aldatuIkerketa-ildo nagusiak akuikulturako bakterio-patologian oinarritzen dira.Zehazki, arrainen patogenoen karakterizazio fenotipikoa, antigenikoa eta molekularrean.Patogenoak diagnostikatzeko metodoetan, epizootiologian eta kimioterapia eta txertaketan.
Juan Luis Barjarekin batera, Santiagoko Unibertsitateko Akuikulturako Patologia taldea zuzentzen du. Galiziako erreferentzia lehiakorreko talde nagusietako bat da, eta hogeita hamar bat ikertzailek egiten dute lan.[1]
Kidetza
aldatu- Ikerketa-plan nazionalak egiteko eta proiektuak ebaluatzeko hainbat batzordetako aditu-batzordea.
- Mikrobiologiaren eta Akuikulturaren alorreko zazpi aldizkari zientifikoren argitalpen-batzordea.
- Real Academia Galega de Ciencias (2014)[3][4]
- Farmaziako Real Academia Galega (2017)[5]
- Galiziako Xuntako Emakume eta Zientzien Unitatea
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- Karrera Amaierako Sari Nazionala (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa)
- "Jaime Ferrán" Ikerketa Sari Nazionala (Espainiako Mikrobiologia Elkartea, 1993)[6]
- María Josefa Wonenburger Planells Saria Galiziako Xuntak emana (2018)
Argitalpenak
aldatuBerrehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu zientzia-aldizkarietan, eta ia hogeita hamar liburu-kapitulu. Ohiko kontsumoko arrainetan, batez ere erreboiloan eta amuarrainetan, gaixotasunak prebenitzen dituzten txertoen hamar patente sustatu ditu.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Luaña, Susana. (10 de diciembre de 2017). A las mujeres nos falta entrar en el campo de la tecnología. .
- ↑ Alicia Estévez Toranzo explica la importancia de las medidas de lucha contra enfermedades de peces. 18 de marzo de 2016.
- ↑ Ocampo, E.. (27 de febrero de 2014). Dos mujeres entran en la Academia Galega de Ciencias, las primeras desde 1978: Mª José Alonso, Alicia Estévez, Carracedo y Fernando Pérez se incorporan a la entidad. .
- ↑ Posesión de nova académica. 4 de julio de 2014.
- ↑ Montero, Luis. (14 de diciembre de 2017). «Alicia Estévez analiza el uso de vacunas en acuicultura sostenible» El Correo Gallego.
- ↑ Redacción. (27 de febrero de 2014). Alicia Estévez: "Muchas científicas deberían haber entrado antes". .
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alicia Estévez |