Alice Balch Abbot (New York, 1867ko otsailaren 11ibidem, 1937ko otsailaren 23a) estatubatuar haur literaturako idazlea izan zen.

Alice Balch Abbot
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1867ko otsailaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Brighton (en) Itzuli1937ko otsailaren 23a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaDana Hall School (en) Itzuli
Mount Holyoke College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Genero artistikoahaur literatura

Bizitza

aldatu

Abiel Abbot eta Alice March Balch Abboten alaba, Alice Balch Abbot Brooklynen (New York) jaio zen eta East Orangen (New Jersey) hazi zen. Wellesleyko Dana Hall Schoolen ikasi zuen eta 1889an Mount Holyoke Collegen graduatu zen[1][2]. Haren ahizpa gaztea, Frances Holmes Abbot, unibertsitate berean graduatu zen 1894an[3].

St. Nicholas haurrentzako aldizkarirako ipuin laburrak idatzi zituen eta 1901ean A Frigate's Namesake gazteentzako eleberria argitaratu zuen[4]. Bere idazlan batzuk artista nabarmenek ilustratu zituzten, besteak beste, Francis Dayk eta George Edmund Varianek[5][4]. A Novelty Novel (1889) elkarlaneko eleberria idazten ere lagundu zuen[6].

New Yorkeko Mount Holyoke Collegeko Ikasleen Elkartean jardun zuen[7].

New Yorkeko New Brighton auzoan hil zen 1937an, 70 urte zituela[3][8].

  • Dee and Jay (1893)[9][10]
  • Nan Merrifield's Choice (1894)[5]
  • A Daughter of the Revolution (1895)[11][12]
  • How Cousin Marion Helped (1897)[13][14]
  • A Frigate's Namesake (1901)[4]
  • By Virtue of Phebe's Wit (1902, 1909)[15][16]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Leonard, John W. (1976). Woman's who's who of America : a biographical dictionary of contemporary women of the United States and Canada, 1914–1915. New York, Detroit: Rutgers University Libraries, 33 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  2. (Ingelesez) Mount Holyoke Seminary and College. (1888-1889). Annual Catalogue of the Mt. Holyoke Seminary and College. , 8 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  3. a b (Ingelesez) Mount Holyoke College. Alumnae Association. (1937). One hundred year biographical directory of Mount Holyoke college, 1837–1937. South Hadley, 176, 191 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  4. a b c (Ingelesez) Abbot, Alice Balch. (1901). A frigate's namesake. New York: The Century Co (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  5. a b (Ingelesez) Abbot, Alice Balch. (1894). «Nan Merrifield's Choice» St. Nicholas 21 (9): 757-766. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  6. (Ingelesez) Ashton, S. (2003). Collaborators in Literary America, 1870–1920. Springer, 209 or. ISBN 978-1-4039-8257-5. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  7. (Ingelesez) «Meeting of Mount Holyoke Alumnae; Interesting Talks Before the Local Association» The New York Times: 9. 1894-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  8. (Ingelesez) «Deaths» The New York Times: 23. 1937-02-25.
  9. (Ingelesez) «Literary Light» The Brooklyn Citizen: 9. 1893-09-03.
  10. (Ingelesez) Abbot, Alice Balch. (1893). «Dee and Jay» St. Nicholas 20 (2): 830-835..
  11. (Ingelesez) «July Magazines» Bangor Daily Whig and Courier: 2. 1895-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  12. (Ingelesez) Abbot, Alice Balch. (1895). «A Daughter of the Revolution» St. Nicholas 22 (9): 707-714..
  13. (Ingelesez) Abbot, Alice Balch. (1897). «How Cousin Marion Helped» St. Nicholas 24 (7): 533-541. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  14. (Ingelesez) Ringel, Paul B. (2015). Commercializing Childhood: Children's Magazines, Urban Gentility, and the Ideal of the Child Consumer in the United States, 1823-1918. University of Massachusetts Press, 189 or. ISBN 978-1-62534-190-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  15. (Ingelesez) «Contents of the Magazines» Chicago Tribune: 11. 1902-03-24.
  16. (Ingelesez) Abbot, Alice Balch. «By Virtue of Phebe's Wit» The Charlotte News: 12. 1909-05-29.

Kanpo estekak

aldatu