Alia Bhatt

aktore indiarra

Alia Bhatt (Londres, Erresuma Batua, 1993ko martxoaren 15a) indiar jatorria duen aktore britaniarra da, Bollywood pelikuletan parte hartzegatik oso ezaguna. Mahesh Bhatt zinemagilearen eta Soni Razdan aktorearen alaba da, eta Student of the Year (2012) filmean debuta egin zuen. Geroago, goraipamenak lortu zituen Imtiaz Ali zuzendariaren Highway (2014) filmean eta 2 States (2014) drama erromantikoan egindako antzezpenengatik.

Alia Bhatt

Bizitza
JaiotzaIndia1993ko martxoaren 15a (31 urte)
Herrialdea India
Familia
AitaMahesh Bhatt
AmaSoni Razdan
Ezkontidea(k)Ranbir Kapoor (en) Itzuli  (2022ko apirilaren 14a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaJamnabai Narsee School (en) Itzuli
Hizkuntzakhindia
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, abeslaria eta modeloa
Altuera1,55 metro
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

IMDB: nm1017633 Allocine: 601829 Rottentomatoes: celebrity/alia_bhatt Allmovie: p764272 Metacritic: person/alia-bhatt
Facebook: aliabhatt Twitter: aliaa08 Instagram: aliaabhatt Youtube: UC8iJjhq3c1K1Mc-jpl51EKg TikTok: aliaabhhat Spotify: 1KccfGBzQmZIU6kehTWwIo iTunes: 556145249 Musicbrainz: f0733296-1526-4641-858b-131d884d79a0 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bhatt 1993ko martxoaren 15ean jaio zen Londresen. Mahesh Bhatt zuzendariaren eta Soni Razdan aktorearen alaba da. Bere aita Gujaratekoa da eta bere ama Kaxmir-alemaniar jatorrikoa. Bhattek ahizpa nagusiago bat du, Shaheen (1988an jaioa) eta bi nebaorde, Pooja Bhatt eta Rahul Bhatt. Emraan Hashmi aktorea eta Mohit Bhatt zuzendaria bere aitaren aldeko lehengusuak dira, eta Mukesh Bhatt produktorea, bere osaba.

2018an Ranbir Kapoor aktorearekin harreman bat hasi zuen, Brahmāstra (2022) filmean paper protagonistak izan eta gero. 2022ko apirilaren 14an ezkondu ziren Mumbai-en ospatu zuten zeremonia pribatu batean. 2022ko ekainean gurasoak izango zirela esan zuten, eta azaroan haien alaba jaio zen.

Filmografia aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1999 Sangharsh Reet Oberoi
2012 Student of the Year Shanaya Singhania
2014 Highway Veera Tripathi
2 States Ananya Swaminathan Protagonista Arjun Kapoor-ekin batera
Humpty Sharma Ki Dulhania Kavya Pratap Singh Protagonista Varun Dhawan-ekin batera
2015 Shaandaar Aliya Arora Protagonista Shahid Kapoor-ekin batera
2016 Kapoor and Sons Tia Malik Protagonista Sidharth Malhotra-rekin batera
Dear Zindagi Kaira "koko" Protagonista Shahrukh Khan-ekin batera
2017 Bradi Ki Dulhania Vaidehi Protagonista Varun Dhawan-ekin batera
2018 Raazi Sehma Emakumezko aktore onenaren sariaren irabazlea
2019 Gully Boy Safeena Protagonista Ranveer Singh-ekin batera
Kalank Roop Protagonista Varun Dhawan, Sonakshi Sinha, Aditya Roy Kapoor, Madhuri Dixit y Sanjay Dutt-ekin batera
Student of the Year 2 Bera Cameo
2020 Sadak 2 Aarya Desai
2022 Gangubai Kathiawadi Gangubai Kathiawadi
RRR Sita
Brahmāstra: Part One Isha
2023 Heart of Stone Keya Dhawan

Kanpo estekak aldatu