Algetiko Parke Nazionala

Algetiko Parke Nazionala (georgieraz: ალგეთის ეროვნული პარკი, algetis erovnuli parki) Georgiako hego-ekialdeko eremu babestua da. Kvemo Kartli eskualdean dago, Tetritskaro udalerrian, Tbilisi hiriburu nazionaletik 60 bat km hego-mendebaldera.

Algetiko Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaParke nazional
Azalera6.822 km²
Geografia
Map
Koordenatuak41°35′N 44°31′E / 41.58°N 44.52°E / 41.58; 44.52
Estatu burujabe Georgia
MkhareKvemo Kartli
Municipality of GeorgiaTetri Tsqaro Municipality
HiriaTetritsqaro

Parke nazionala Algeti haranaren goiko partean zehar hedatzen da Trialeti mendilerroaren hegoaldeko magaletako basoetan, bere punturik garaiena Kldekari mendia delarik 2000 m-ko altueran dagoena. 1965ean sobietar gobernuaren menpe sortu zen parkea, Kaukasoko izeiaren eta Nordmann izeiaren ekialdeko mugak babesteko estatuko erreserba gisa. 2007an, parke nazional gisa berrantolatu zen. [1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu