Zollverein, alemanezko esanahiaren arabera, aduana batasuna izan zen, zehazki, Alemaniako herrialde batzuen artean 1818. urtean egiten hasi zena.

Hasierako lotura ekonomikoa Prusiako Erresuma eta Hohenzollern dinastiako herrialdeen artekoa izan zen. Helburua herrialde horien arteko aduanak kentzea zen, baita haien arteko hartu-emonen arazo batzuk arintzea ere: adibidez, pisu eta neurrien erabilerei arau bera ezarri zieten. Horrela, Alemaniako eskulade haietako batasun ekonomikoa lortu zen.

1820 etat 1866. urteetan, Alemaniako herrialde gehienetara hedatu zen. Austria kanpo geratu zen, bere industriak zuen protekzionismoaren ondorioz. Baztertze horrek Prusia eta Austriaren arteko talka ekarri zuen, batez ere 1850 eta 1860. urteen inguruan. 1867an egindako Iparraldeko Alemaniako Konfederazioa eta gero, Zollvereinak bere mugetan gutxi gorabehera 425.000 km² zituen. Horrekin batera, Suediarekin itunak zituen, herrialde alemana ez izan arren.

Historialarien arabera, Prusiak hiru helburu gauzatu zituen: Austriaren eragin politikoa txikitu; ekonomia handitu; eta Alemania antolatu Frantziaren balizko erasoen aurka, estatu txikien independentzia ekonomikoa txikituz.

Fiskalitateari zegokionez, aduanen batasunak Alemanian egindako lan merkatu bateratua lortu zuen; aldi berean, kanpotik zetozen produktuak mugatu zituen.

Aduanaren helburua bat etorri zen prusiarren helburuekin, hau da, Alemania Txikia (Kleindeutschland) edo Austriarik gabeko Alemaniako herrialde berria sortzearekin bat. Bismarckek zioenez, batasun ekonomikoa eta gero lortuko zen batasun politikoa, eta horixe gertatu zen. 1871an, Alemaniako Bigarren Inperioa sortu eta gero, Inperioa Batasunaren kontrolaz jabetu zen. Nahiz eta legez Inperioaren zatia ez izan, Luxemburgo haren parte izan zen 1919. urtea arte.

Behean Zollveinaren hitzarmenaren zati batzuk ageri dira, 1833ko martxoaren 22an idatzitakoak.

"Prusiako erregeak, Hesse-Casselgo printze hautesleak eta Hesse-Darmstadeko duke handiak, merkataritza askatasuna eta harreman komertzialak bultzatu nahirik, euren estatuen artean eta Alemania osoan orokorrean (...), negoziatzen hasi dira eta horretarako ahalmen osoak eman dituzte.

4. Hitzartutako estatuen lurraldeetan lege bateratuak ezarriko dira, sartu, irten eta joan-etorrietarako eskubideei buruz.

41. Hitzarmena 1834ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta amaitzeko eguntzat, 1842ko urtarrilaren 1a zehazten da, oraingoz."

Kanpo estekak aldatu