Albreteko dukerria
Albreteko dukerria (frantsesez: Duché d'Albret) Gaskoiniaren iparraldean kokatutako Albreteko etxearen jabego bat izan zen. Gaur egungo Landak, Gironda, Gers eta Lot eta Garona departamenduetako lurrak hartzen zituen. Hiriburua Nérac zen.
1550 arte Albreteko jaurerria zen. Urte horretan Henrike II.a Nafarroakoak bere buruarentzat sortu zuen dukerria. Henrikeren ondorengoa Joana alaba izan zen. 1589an, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako errege bihurtu zenean, dukerria Frantziako koroari loturik gelditu zen.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Heraldique europeenne: Duché d'Albret