Alboko sake (errugbia)

Alboko sakea edo touchea (ingelesez: lineout; frantsesez: touche), errugbian, alboko marraren atzean kokatua dagoen jaurtitzaile batek egiten duen sakea da, aurreko jokaldian baloiak edo baloia daraman jokalariak alboko marra edo haratago dagoen lurra ukitu ostean. Baloia zuzen-zuzen talde bakoitzeko gutxienez bi jokalariz osatutako bi lerro paraleloren erdira eskuarekin botatzean datza. Sakean jaurtitako baloiak 5 metroko marra gainditu behar du.[1]

Behin sakea eginda, talde biek baloia bilatzen dute.

Alboko sake bizkorra aldatu

Baloiaren jabetza duen taldeak azkar-azkar egindako alboko sakea da, lerrokatzea osa dadin itxaron gabe. Dena den, baldintza batzuk bete behar dira sakea arauzkoa izan dadin: joko-eremutik irtendako baloi bera erabiltzea, baloia jaurtiketa egingo duen jokalariak beste inork ez ukitzea eta lerrokatzea osatzen ez hastea. Sake bizkorrean baloia jaurtitzailearen entsegu-eremurantz zeharka bota daiteke, baina alboko marratik bost metrora dagoen marra gaindituz, betiere.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Errugbia hiztegia. euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-28).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.