Albania 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan

Albaniak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Hau Olinpiar Jokoetan parte hartzen zuen 9. aldia zen. Edizio honetarako, Albaniar Komite Olinpiko Nazionalak bederatzi leihakide hautatu zituen, sei gizonezko eta hiru emakumezko.

 Albania (ALB)
2020ko Udako Olinpiar Jokoak
BanderadunakBriken Calja

Leihakideetatik, lauk haien partaidetza emaitza ofizialen bitartez lortu zuten, haien probetako minimo olinpikoak betez. Hauen artean nabarmentzekoa da Luiza Gega, 2018ko Joku Mediterranearretan 3000m oztopoetan urrea irabazi zuena. Hau bere bigarren olinpiar partaidetza izan zen. Tokion, Luiza Gega finalera ailegatu zen, historian lehen aldia atleta albaniar batentzat. 13. postuan geratu zen azkenean.

Bestalde, halterofilian, bi gizonezkoekin leihatu zuen Albaniak. Briken Calja, 2018ko Europako txapelduna, gizonezkoen 73 kg-etan leihatu zen, eta Erkand Qerimaj, berriz, gizonezkoen 81 kg-etan. Haien emaitzarik onena Briken Caljak lortu zuen, 4. postuan geratuz. Honek historian Albaniak lortutako emaitza olinpikorik altuena markatu zuen.

Beraz, nahiz eta aurreko jokoetatik hobetu izana, Albaniak ez zuen dominik lortu 2020ko edizioan.

Leihakideak aldatu

Albaniak 9 leihakide bidali zituen Tokiora, 6 gizonezko eta 3 emakumezko. Haien kirolaren arabera sailkatuta ageri dira hurrengo taulan.

Kirola Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira
Atletismoa 1 1 2
Gimnastika 1 0 1
Halterofilia 2 0 2
Igeriketa 1 1 2
Judoa 1 0 1
Tiroa 0 1 1
Guztira 6 3 9

Atletismoa aldatu

Atletismoko albaniar leihakideak sailkapen olinpikoen bidez (emakumezkoak) zein unibertsalitate-plazen bidez (gizonezkoak) izan zuten olinpiar jokoetan parte hartzeko aukera.

Giltza: aldatu

MP = Marka pertsonala

DM = Denboraldiko markarik hoberena

EN = Errekor nazionala

S = Hurrengo errondarako sailkatuta

s = Hurrengo errondarako sailkatuta galtzaile azkarrena bezala edo postuaren arabera nahiz eta minimoa ez bete

Leihakidea Leihaketa Sailkapena Finala
Emaitza Postua Emaitza Postua
Luiza Gega Emakumezkoak 3000 metro oztopoak 9:23.85 DM 5 s 9:34.10 13
Izmir Smajlaj Gizonezkoak luzera-jauzia 7.86 17 Ez zen sailkatu

Gimnastika aldatu

Albaniak Hirualderdiko Komisiotik gonbidapena jaso zuen gizonezko gimnasta bat bidaltzeko. Herrialdea kirol honetan leihatu zen lehen aldiz. Nahiz eta Matvei Petrov zaldi arkuduneko finalera ez sailkatu, lehen erreserba bezala gorde izan zen.

Leihakidea Leihaketa Sailkapena Finala
Emaitza Postua Emaitza Postua
Matvei Petrov Gizonezkoak zaldi arkuduna 14.733 10 Ez zen sailkatu

Halterofilia aldatu

Birken Calja Gizonezkoen 73 kg-etan 4. postuan geratu zen, gutxigatik herrialdearen lehen domin olinpikoa eskuratu ezinez. Probak bi zatitan banatuta daude: behe-altxatzeak (leihakideak, makurtuta egonda, pisua sorbaldara eramaten du, gero burutik gora altxatuz eta bera ere zutituz) eta goi-altxatzeak (leihakideak, zutik mantenduta, pisua sorbaldara eramaten du, gero burutik gora altxatuz).

Leihakidea Leihaketa Behe-altxatzea Goi-altxatzea Guztira Postua
Emaitza Postua Emaitza Postua
Briken Calja Gizonezkoak 73 kg 151 7 190 4 341 4
Erkand Qerimaj Gizonezkoak 81 kg 157 11 181 9 338 9

Igeriketa aldatu

Albaniari FINAk bi unibertsalitate-plaza eskaini zizkion, gizonezko zein emakumezkorik hoberenak haien probetan bereziki leihatu zezaketen.

Leihakidea Leihaketa Sailkapena Finalerdia Finala
Emaitza Postua Emaitza Postua Emaitza Postua
Kledi Kadiu Gizonezkoak 100m libreak 51.65 52 Ez zen sailkatu
Nikol Merizaj Emakumezkoak 50m libreak 26.21 42 Ez zen sailkatu

Judoa aldatu

Albaniari Nazioarteko Judo Federazioak plaza bat eskaini zion olinpiar jokoetarako.

Leihakidea Leihaketa 32ko txanda 16ko txanda Finalerdia Finala
Aurkalaria

Emaitza

Aurkalaria

Emaitza

Aurkalaria

Emaitza

Aurkalaria

Emaitza

Indrit Cullhaj Gizonezkoak 66 kg   Chinchilla (CRC)

G 00-11

Ez zen sailkatu

Tiroa aldatu

Albaniari Hirualderdikoko Komisioak plaza bat eskaini zion aire-pistolako tirolari bat Tokiora bidali zezan, betiere minimo olinpikoak beteta.

Leihakidea Leihaketa Sailkapena Finala
Emaitza Postua Emaitza Postua
Manuela Delilaj Emakumezkoak 10 metro aire pistola 565 37 Ez zen sailkatu
Emakumezkoak 25 metro pistola 556 44 Ez zen sailkatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu