Albako Erresuma, Donald II.a Eskoziakoaren heriotzatik (900) Alexandro III.a Eskoziakoaren heriotzaraino (1286) doan garaian Eskoziako Erresumak jaso zuen izena da, azken errege horren heriotzak modu ez zuzenean Eskoziako Independentzia Gerrak ekarri zituen. Alba izena Eskoziak gaeleraz duen izendapena da, eta garai honetan herrialdeko agintari elitea gaelera hiztuna zela adierazten du, ondoren normandiar-eskoziarra izatera igaroko baitzen, aldiz, jada Estuardo etxeko errege eta jauntxoak nagusiki ingeles hiztunak izan ziren.

Gortea aldatu

Normandarrak Eskoziara iritsi aurreko Eskoziar Gortearen egitura ezezaguna da. XII. mendean Eskoziar Gortearen kargu nagusiak honakoak ziren:

  • Seneskala edota dapiferra, Dabid I.a Eskoziakoaren erregealdetik ondorengotzakoa, bere konderria erregearen zerbitzupean zuen.
  • Kantzilerra, Errege Kaperaren ardura zuen. Hau erregearen kulturako lekua zen, baina azkenean, artxiboak gordetzeko arduradunak ziren errege eskribauekin zerikusia izan zuen. Normalki, kantzilerra apaiz bat zen, artzapezpipuak karguan jarria.
  • Txanberlaina, erresumako finantzen ardura zuen.
  • Kondestablea, Dabid I,aren erregealditik ondorengotzakoa zen, tiña koroaren indar militarren ardura zuen.
  • Maiordomoa
  • Mariskala, errege zalduneriaren arduraduna zen.

XIII. mendean, kantziler kargua ez beste, gainontzeko karguak ondorengotzakoak izatera igaro ziren. Errege Etxea, hostiarius, ehiztariak, basozainak eta sukaldarien karguekin batera zetozen.

Kanpo estekak aldatu