Alatornioko armarria (finlandieraz, Alatornion vaakuna) Finlandia ipar-mendebaldean zegoen Alatornio udalerriaren ikur nagusia zen.

Alatornioko armarria
Alatornioko armarria

Armarria 1952. urtean sortu zuen Olof Eriksson artistak eta bere helburua, bertan agertzen diren irudiekin, aspaldiko udalerriaren bereizgarriak adieraztea izan zen; hain zuzen, martxoaren 4an, udalerriko udabaltzak ikur ofizialtzat hartu zuen, eta Barne Ministerioak, aldiz, urteko bereko maiatzaren 7an onartu zuen. Zuzen horizontal batek bi zatitan banatzen du armarria: goiko eremua eta behekoa. Goikoan, zilarrezko atzealdearen gainean, gora apuntatzen ari den arku urdina dago; honek Alatornioko natura basatia irudikatzen du. Beheko eremuan, aldiz, zelai urdinaren gainean, ezkerrera begira dagoen izokin zilarkara dago; izan ere, arrainarekin, margolariak arrantzak herrian izan duen garrantzia adierazi nahi izan zuen, Torne ibaiak eta bertako izokin preziatuek ezinbesteko pisua izan baitute udalerriaren historian [1].

Azkenean, armarriak bere ofizialtasuna galdu zuen Alatornio eta Karunki udalerriek Tornio hiriarekin bat egin zuten urtean, 1973an, alegia.

Erreferentziak aldatu

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 126 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu