Alara, Kusheko erresumako hiriburu zen Napatako erregea izan zen K.a. 775 eta K.a. 760 bitartean. Egiptoko XXV. dinastiako faraoien aurrekaria izan zen.

Alara
Faraoi


Kusheko errege-erregina

Bizitza
JaiotzaK.a. IX. mendea
HerrialdeaKusheko Erresuma
Nubian Kingdom
HeriotzaK.a. 765 ( urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakerregea
Kusheko geografia (Nubia)

Jaiotza izen bezala, Alara izan zuen, eta Kasaqarekin ezkondu zen. Bere alaba Tabira, bere lehengusu Piankhirekin ezkondu zen, Egiptoko XXV. dinastia abiarazi zuena.

Kusheko lehen errege ezaguna da, baina, dirudienez, benetan, Kushtar dinastiako zazpigarrena izango litzateke. Errege hau, Kusheko XXV. dinastiako ondorengo erregeek, dinastia honetako sortzailetzat hartu zuten.

Alarak, Goi Nubia guztia bateratu zuen, Meroetik Niloren hirugarren ur-jauziraino. Napata ezarri zuen Kusheko hiriburu erlijioso bezala, Niloren laugarren ur-jauzia igaro eta berehala zegoena.

Boterean, bere oinordekoa, Kashta izan zen, bere eragina, Kushetik Elefantinaraino eta are Tebaseraino hedatu zuena.

Bere garaiko testigutzak

aldatu
  • Kawako Amonen tenpluan grabatua agertzen da.
  • Kusheko literaturak, erregealdi luze batetaz gozatzen eta sakonki gurtutako irudi bezala erakusten du.


Aurrekoa
Egiptoko XXIV. dinastia Bakenrenef
Kusheko erregea
K.a. 775-K.a. 760
Ondorengoa
Kashta