Alaitz Arenzana

euskal artista eta zinemagilea

Alaitz Arenzana (Bilbo, Bizkaia, 1976) artista eta zinemagilea da. 2021ean Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren zuzendari izendatu zuten.[1]

Alaitz Arenzana
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Universidad Alfonso X el Sabio (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Zinegoak
Izengoitia(k)Sra Polaroiska

cargocollective.com…
LinkedIn: alaitzarenzana Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Zinemako eta bideo esperimentaleko sorkuntza dokumentalekin eta publizitate-iragarkiekin tartekatzen du. Arenzanak eta María Ibarretxerekin batera, Muche Polaroiska bikote artistikoa osatzen du, eta hainbat ediziotan egon da Zinegoak zinemaldiari lotuta.[1][2]

Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen lehiaketaren ardura hartu zuen lehen emakume honek borrokan jarraituko duelako hitza eman zuen «sexu-aniztasunaren, identitatearen eta generoaren alde egiten duen lanari eusteko eta jaialdia aberasteko».[1]

Lan ibilbidea aldatu

  • Dantza eta arte eszenikoak ikertzen dituen Ruemaniak kolektiboko kide da.
  • Irudia eta Soinua lanbide-heziketako goi-mailako zikloko irakaslea CIFP Tartanga LHII. Erandion
  • Zinebiko (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) Hautaketa-batzordeko kidea eta Inaugurazio eta Itxiera Galen zuzendari artistikoa.[4]
  • 2021ean Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren zuzendari izendatu zuten lau urtez zuzendaritza-taldeko kide izan ondoren.[5]

Argitalpenak aldatu

  • Cuerpos, deseos y unas almendritas.(Eusko Jaurlaritza, 2020).

Bestelakoak aldatu

  • Preposición) La Habitación. ikus-entzunezko lana, eta Es Baluard museoan aurkeztu zen lehen aldiz, DKV – Es Baluard Bideo-sorkuntzarako Ekoizpen Bekaren deialdiaren proiektu irabazle gisa. Elssie Ansareorekin (Mexiko Hiria, 1979) elkarlanean.[6]

Sariak aldatu

  • 2008an A.I.R Laboratory beka lortu zuten Varsoviako Centre Contemporary Art Ujazdowski Castle zentroan.
  • 2017an Gure Artea saria jaso zuen. Bere lan artistikoa sorkuntza eszeniko eta koreografikotik gertuago dago irudiaren interes industrialetatik baino.[1]
  • 2003an l Injuve saria.
  • 2003an Mekal Soinu Banda Onenaren Saria
  • 2012an Ertibil Lehen Saria jaso zuen "Pilota Girls" piezarekin.
  • 2012an Madrilgo Koreografia Lehiaketako lehen saria.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Belategui, Oskar. (2022-01-18). «Alaitz Arenzana, nueva directora de Zinegoak» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  2. «Zinegoak jaialdiak ahotsa emango die "nahi bezala bizitzeko" borroka egiten duten pertsonei» EITB 2022-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  3. ARTEINFORMADO. (20140606). «Alaitz Arenzana. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  4. Agirre, Jon. (2023-08-08). «Ramon Agirre, Alaitz Arenzana eta Nerea Alberdik osatuko dute epaimahaia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  5. cima. (2022-01-19). «Alaitz Arenzana, nueva directora de Zinegoak» CIMA (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  6. Preposicion la habitación. .

Kanpo estekak aldatu