Akan Parke Nazionala (japonieraz: 阿寒国立公園 Akan Kokuritsu Kōen?) Japoniako Hokkaido uhartearen ekialdean dagoen Parke Nazionala da, Kushiro suprefeturan. 1934an ezarri zen.

Akan Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Meakan (en) Itzuli
Motalist of national parks of Japan (en) Itzuli
Azalera904,81 km²
Geografia
Map
Koordenatuak43°31′N 144°16′E / 43.52°N 144.27°E / 43.52; 144.27
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakHokkaido
Leku geografikoaEastern Circuit (en) Itzuli

Geografia

aldatu

Akan eremu bolkanikoa da, sumendien krater eta basoz estalia eta ur gardeneko aintzirak dituena. Ezaguna da bertan marimo alga berdearen esfera handiak eratzen direlako.

Bi eremu bereizten dira parkean:

  • Kawayu eremua: Iō mendia (508m) eta Kawayu onsena hartzen ditu eta sulfurozko fumarolengatik da ezaguna. Hainbat aintzira eratu dira kraterretan, Kussharo eta Mashū dira ezagunenak. Kussharo barnean Wakoto penintsula dago, tenperatura altua dituena eta hortara moldaturiko basabizitza berezia daukana. Mashū gainera munduko gardenetakoa ei da, 40 metrotara iristen baita ikuspena.
  • Akan eremua: Akan aintzira ere krater lakua da eta 20 kilometrotako luzera dauka. Alboan dauka Meakan sumendia (1.499m). Irakiten dauden lokatzetan basabizitza berezia dago eta aintzirako Churui uhartean eratzen dira marimo bola ezagunak.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu