Onsen (japonieraz: 温泉?) Japonian dauden sumendi jatorriko ur termalak dira. Japoniar bainugela tradizionalak dira, aktibitate bolkaniko handiaren ondorioz sortutako ur hauen bero naturala aprobetxatzen dutenak. Gehien erabiltzen direnak ur termaleko etxeak dira; bainatzeko orduan erosoak ez direnez, jendeak ez baititu erabiltzen naturan daudenak.

Roten-buro kanpoko onsena Nakanoshiman (Nachikatsuura)

Onsenak desberdinak dira. Batzuek ofuro (bainuontzia/igerilekua) handi bat baino ez dute, beste batzuek bi dituzte, bata barnekoa eta bestea kanpokoa; Orokorrean, onsenek hainbat ofuro dituzte, tenperatura edo ezaugarri desberdinekin, sauna ere badute (honek telebista izan ohi du), jacuzzia, lo egiteko guneak, eta abar.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.